https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/yolanda.jpg

Yolanda Almeida

1990an jaio zen, Kanaria Handia izeneko uharte txiki batean. Han egin zituen bere ikasketa gehienak, harik eta Nafarroara bizitzera etorri zen arte. Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatu zen lehenik, eta gero, berriz, Nazioarteko Merkataritzan. Zenbakiak eta letrak izan ditu beti gustuko. Bere lehen idazlana lehiaketa baten bidez argitaratu zen, 2013an, berak idatzitako mikrokontakizun bat aukeratu baitzuten Acen argitaletxeko Cachitos de Amor II liburu solidarioan. Gero, 365 reflexiones para conseguir un negocio con éxito lanean, gogoeta bat plazaratu zuen 2014an, La información como herramienta. 2015ean, poesia eta nobela idazteari ekin zion. Horrela, “Diversidad Literaria” lehiaketaren bidez, Antología Versos desde el corazón I ondu, eta era berean, El Vagón de las artes kultur aldizkarian, Poemas Luz eta Batallaba el alma idatzi zituen. 2015ean, bere azken lana plazaratu du (oraingoz), Asesinato en la Bahía polizia-eleberria, Diversidad Literaria etxearen eskutik.

Jon Aramendía Huarte

Iruñean jai zen 1969ko abuztuan eta Beriainen bizi da duela 25 urte baino gehiago. Elektronika ikasi zuen Salestarretan eta psikologia UNEDen. Eskaladan, urpekaritzan eta bela-nabigazioan aritua da gazte zenetik. Gitarrista eta konpositore afizionatua. Bere dedikazioa profesionala ez bada ere, idazketarekiko duen pasioa hamarnaka kantutan, artikuluta, kontakizunetan eta eleberritan islatzen da. Eleberri horietako bat El demonio de Laplace argitara eman dute 2019ko azaroan, Eunate argitaletxearen eskutik.

IMG-20191214-WA0003
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/inaki_arbilla.jpg

Iñaki Arbilla

Iruñean jaio zen, 1976an. Fikzioaren eta aktualitatearen idazkerekiko zaletasunak ikus-entzunezko komunikazioa ikastera eraman zuen.
2002an, El País de las Tentaciones-ek antolaturiko I. Mikroipuin Lehiaketan irabazle izan zen diktadurapeko Argentinan girotutako narrazio labur batekin.
Handik lau urtera, Radio Nacional de España-k antolaturiko VI Concurso de Relatos de La Radio lehiaketa irabazi zuen. Kasu honetan, irratia Indiako eta Bolivia altiplanikoko errealitate urrunen arteko haria izan zen.
Gidoigile gisa, Gidoi Onenaren saria lortu zuen 2017an III Ukerdi Film Muntain Festival-en, El invierno interior film laburra idazteagatik.
2015ean, bere lehen eleberria autoeditatu zuen, Berdi, hots, thriller politiko-sozial latza, euria egiteari uzten ez dion eta, atze-oihal gisa, krisi ekonomikoa eta Erakundearen jarduera armatuaren etetea dituen hiri batean giroturikoa.
2018an, La Isla y la Mandrágora (poemas de amor) kaleratu zuen, bere emazteari 20 urtean baino gehiagotan idatziriko 63 maitasun olerkiren bilduma, alegia.
2019ko bukaeran, La maldición de los años pares izenburuko egunerokoek ikusi zuten argia, Indie argitaletxearen eskutik.
Argitaletxe horrekin berarekin, Poeta en mi tierra olerki-liburua argitaratu berri du eta, bitartean, trilogia fantastiko baten lehen zatia prestatzen ari da.
2017az geroztik, SANdEDRO dokumentala zuzentzen du: Argaren ibaiertzean kokaturiko udal jabetzapeko 70 urteko auzoaren historia.

Gregorio Armañanzas

1953an Lizarran jaioa. 14 urte zituela eskolako idazlan batengatik hautatua izan zen. 2009an bere lehen eleberria argitaratu zuen El Atrapasueños. 2013an bere Psikiatra ogibidearekin lotutako saiakera bat argitaratu zuen: harreman toxikoak, jazarpena, tratu txarrak eta mobbinga (Eunate 2013). Bi urte beranduago Fantasmas de nuestra guerra agertu zen (Eunate 2015). Gaur egun beste eleberri bat du idatzia, berrikusten ari dena, eta laugarrena ari da idazten. Bere orain arteko eleberri guztiak lehenengo pertsonan daude idatziak, bere lanbide eta introspekzio elementuagatik eta bere bokazioko pertsonekin identifikatzen delako. Idatzi duena bere bizitzako beste pasarte baten gisa ulertzen du. Bere lehen eleberria ipuin bat zen hastapenean, norbaiti gustatu eta honek jarraitzeko animatu zuelarik.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/gregorio.jpg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/jopn-arretxe.jpg

Jon Arretxe

(Basauri, 1963) Arbizuko bizilagun, doktorea da Euskal Filologian, Gorputz Heziketan lizentziatu eta Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan osatu ditu bere Piano eta Kantu ikasketak. Egile polifazetiko honek, zeinak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratzen duen, ogibidetzat du sorkuntza literarioa, baina bere bidaia eta liburuez hitzaldiak eskaintzen ditu. Horrez gain, opera abeslaria da, koroetan nahiz bakarka. 30 obra baino gehiago ditu eta horien artean aipagarri dira bidaia-literatura (7 Kolore/ 7 Colores, Tubabu, Oroituz/ El Sur de la Memoria…), haur literatura (Harresi Handirantz/ Hacia la Gran Muralla, Beti Iparralderantz) eta nobela beltza. Azken genero honi dagozkio Morto Vivace, Xahmaran, Tangerko Ametsak/ Sueños de Tánger eta Touré ikertzailearen saila: 19 Kamera/19 Cámaras, 612 Euro/612 Euros, Hutsaren Itzalak/Sombras de la Nada, Estolda Jolasak/Cloaca eta Sator Lokatzak/Piel de Topo.

Marisol Artica Zurano

Kazetari eta idazlea, mugitu eta ikusbera da Marisol Artica Zurano iruindarra. El secreto del arce (AECC 2013) eta El País de los Espejos Rotos (Ediciones Palabra, 2010) haurrendako liburuak argitaratu ditu, Cómo contar un cuento gidaliburuaz gain. 2011tik sormenezko idazketa tailerrak ematen ditu, on line zein presentzialki Iruñeko Civivoxetan, baita haurrendako eskolatan zein liburutegitan.

Marisol Artica, aldi berean, publiko helduarendako kontakizun eta eleberrien autore da. Gaur egun uztartu egiten ditu bere bizitzan kazetari lana eta haur zein helduendako idazketa tailerrak ematea.

Marisol-Artica-Zurano_Escritora-navarra-square
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/bakarne.jpg

Bakarne Atxukarro

Nafarroako Unibertsitatean lortu zuen Kazetaritza lizentzia eta gaur egun Iruñerriko Mankomunitateko Komunikazio Teknikaria da.

Hiru liburu argitaratu du bakarka: 'Ametsa: Un sueño hecho realidad' (1997), Coral Barañain: 25 años contando canciones y cantando historias (2007) eta Emakume baten hausnarketak (2017).

2015ean Euskal Mitologiaren lehen albuma aurkeztu zuen, Denonartean argitaletxearen eskutik eta Izaskun sorturiko haurrendako ipuinak. Zubialde eta Asun Egurza egileen kolaborazioa izan zuen, zeintzuekin bere gainerako lanak argitaratu dituen. Urte horreatn bertan, Txalaparta argitaletxeak aukera eman zion Mitología vasca para niños izeneko bigarren lana aurkezteko. 2016an kaleratu zen mitologiaren inguruko hirugarren albuma, Denonartean argitaletxearen eskutik berriz ere. Osotara betiko 30 ipuin, modu desberdin batean kontatuak, euskarara, frantsesera eta ingelesera itzuliak izan direnak.

2016an Ama langile baten egunerokoa kontakizuna argitaratu zuen ere bai, Oskarbi 21 (A. C. Oskarbi) antologian eta Sumendia baratzean (gaztelaniaz ere bai), emozio eta baloreen inguruko haur literatura bilduma bateko lehen lana izanik, Denonartean argitaletxearen eskutik berriro ere.

2017ko maiatzean bilduma honetako bigarren lana aurkeztu zuen Lekim, el niño cavernícola eta urte bereko azaroan Sin Red, historia en femenino gazteendako bere lehen eleberria. (Sarerik gabe euskaraz). Parte hartu zuen era berean Nafarroako Idazleen Elkarteak editaturiko El alma del vino liburuan bere Un nuevo ciclo kontakizunarekin.

Olentzero y Maridomingi haurrendako ipuinaren argitalpenaz bukatu zuen urtea, antzerkirako gidoia eta gabon-kanta herrikoiak gehigarri zituena. Liburu honek euskal eta frantses bertsioak ere baditu.

 Informazio gehiago: www.tantomito.com

Carlos Aurensanz

Carlos Aurensanz. Tutera (1964) Albaitari gisa litzentziatua Zaragozako Unibertsitaren eskutik (1987). Orduz geroztik Errioxako K.A.-ko Osasun Publikoaren esparruan aritu da. 2009an argitaratzen du bere lehen eleberria Ediciones B-rekin, Banu Qasi, los hijos de Casio izenburupean. Arrakastak ateak ireki eta sagaren jarraipenari ekinen dio Banu Qasi, la guerra de Al Ándalus-ekin (2011) eta bukaera emanen dio Al Andalusen iparraldeko mugaren inguruko trilogiari Banu Qasi, la hora del Califa-rekin (2013). 2015ean La Puerta Pintada argitaratzen du, Espainiako II. Errepublikako, Gerra Zibileko eta gerraondoko Nafarroa Garaian kokatzen duena. 2016an argitaratzen du Hasday, el médico del Califa, eleberri historiko berria, non kultura judutarrak Bani Qasi trilogiako protagonismo musulmanari aurrea hartzen dion.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/Carlos-Aurensanz-1.jpg
Jokin

Jokin Azketa

Ohiko kolaboratzailea Altaïr aldizkari desagertuan, bai eta mendiari nahiz bidaiei eskainitako hainbat blogetan ere. Finalista izan zen Desnivel Mendi Literatura Sariketan, 2011ko edizioan, "Donde viven los dioses menores" eleberriarekin. Jende talde baten arteko harreman konplexuak aztertu zituen xehe-mehe, neguko zeharkaldi batean zehar, Pirinioetan barna.
Handik bi urtera, lehiaketa bera irabazi zuen, "Lo que la nieve esconde" eleberriarekin. Pertsonaia arraro batzuk beren burutik askatzen saiatzen dira, iragan ilun bat atzetik jarraikitzen zaiela, Himalaiara egindako espedizio batean.
Desnivel argitaletxearekin, halaber, "El tiempo del vacío" argitaratu zuen, 2019an. Pertsonaia bakarti eta malenkoniatsu bati buruzko istorioa da, azkenean arriskutsu bihurtuko dena.
Nobela berri bat darabil esku artean eta, oraingo honetan, protagonista guztiak ez dira mendigoizaletasunaren mundukoak izanen.

Natxo Barberena

Huarte/Uharte (1963)

Ikasketez, arkitektoa; zaletasunez, pintorea, eta sentimenduz, olerkaria.

Agian, txikitatik asma jarraikitzen zaionez, bere bakardadean gerizpetzen da gaitzak jotzen duenean; agian, egurketari baten semea izateagatik, natura haren eskuetan bizi eta hiltzen baitzen; edo agian, herabetasun astuna aterpe bila dabilelako, eta aterpe hori marrazkia eta idazketa izan dira beti.

Agian, horrek guztiak eraginik, bizitza artearen inguruan harilkatu du, adierazpide pertsonal gisa. Margolanen bidez, haren ametsak itxuratzen eta kolorea hartzen joan dira; arkitekturak espazioen diziplinaren baitara bildu du, eta poesiak, berriz, haren mundu-ikuskera aterarazi du, bai barne munduarena, bai inguruan duenarena.

El olor de la vida olerki-liburua, 2021n plazaratua. Natxok berak ondutako margolan eta olerkien erakusketa katalogoa: Periplo al interior de mi noche, Iruñeko Udalak 2016an argitaratua. Bere poesia erakusketaren katalogoa, hainbat artistaren lan plastikoekin: El sentir al transitar el año, Iruñeko Udalak 2018an argitaratua. Hainbat egileren olerki katalogoa (poema bat idatzi zuen), nire margolan baten inguruan: Miradas de artistas, Iruñeko Planetarioak 2018an argitaratua. Reflejos del devenir olerki-liburua, R de rarezas argitaletxeak 2020an plazaratua.

Artikulugilea da Nafarroako Diario de Noticias egunkarian.

www.facebook.com/natxo.barberena/

Natxo-Barberena-retrato-scaled-square
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/BASSAS.jpg

Carlos Bassas del Rey

Carlos Bassas del Rey (Bartzelona, 1974) Kezetaritzan lizentziatua da eta Doktore Informazioaren Zientzietan. Gaur egun freelance gidoigile gisa ari da lanean, irakaskuntza eta eleberrien idazketarekin tartekatzen duen ogibide. Bere ikus-entzunezko egile bizitzan film laburrak, dokumentalak, film luzeak, bideoklipak eta spot-ak idatzi ditu. Ikus-entzunezko sormenezko gidoigintza eta idazmeneko ikastaro desberdinak eman eta erakusketa, zinema-ziklo eta ikus-entzunezkoen munduaren inguruko udako ikastaroak zuzendu ditu produktora desberdinendako, hala nola, Visual Comunicación, Kanaki Films (zeinendako ICAA-ren Gidoi Garapeneko sailak diruz lagundutako bi gidoi idatzi duen), Fase 3, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza edota ETB. 2007an Manresako Zine Beltzaren Nazioarteko IX. Jaialdian genero beltzeko film luzeko Gidoi Onenaren Plácido Saria irabazi zuen eta 2009an Tasio 25 liburuaren koordinatzaile izan zen, Montxo Armendarizen zuzendaritzapeko eta Elías Querejetaren produkzio lanekin sorturiko Tasio filmearen 25. urteurrena zela eta. 2012an bere lehen eleberria argitaratu zuen, Aki y el misterio de los cerezos (Toro Mítico), XVII. mendeko Japonian kokaturiko aventuren kontakizuna. Bigarren eleberriarekin Carmona Hiriko Nobela Beltzaren Nazioarteko Saria irabazi zuen El honor es una mortaja (Tapa Negra-Almuzara) lanarekin. Ondotik bi istorio berri heldu ziren: Siempre pagan los mismos, (Alrevés argitaletxea), NOVELPOL sariko finalista eta TORMO NEGRO sariko irabazle eta Aki Monogatari. El misterio de la Gruta Amarilla (Quaterni Argitaletxea), izan zen bere bigarren abentura japoniarra. 2016an zehar haiku japoniarren liburu bat argitaratu du, Mujyokan izenburuaz. 72 haiku eta jisei bat eta La puerta Sakurada nobela motza El hombre sin nombre (Ronin Literario argitaletxea) bolumenaren barnean, Pamiela argitaletxeak argitaraturiko 24 Relatos navarros bildumaren barneko kontakizun laburra. Eta bere azken eleberria Mal trago (Alrevés), Herotodo Corominas inspektorea protagonista duen istorio berria.

Txaro Begué Torres

Iruña. 1954 Filosofian eta Heziketa Zientzietan lizentziatua.

Nire lan ibilbidean, zailtasun emozionalak, kognitiboak eta sozialak dituzten neska-mutilekin aritu izan naiz, eta baita egoera desberdinen hausnarketa filosofiko batetik,ardura eta kezka intelektualak, sozialak eta kulturalak dituzten helduekin ere. Nire lanetako gai nagusienak, bertan agertzen diren protagonisten bizipen emozionaletan daude oinarrituta. Aldarrikapen feminista behin eta berriro agertzen da askatasunaren eta berdintasunaren sinónimo gisa. 2012an Dominique, argitaratu nuen, nire fikziozko lehen lana. Kontakizun honetako emakumeek isil-gordeka, xuxurlatuz, sekretu bat kontatzen ariko balira bezala hitz egiten dute. Kontatzen dituzten istorioak misterioz eta magiaz beterik daude.

2015ean erregistroa erabat aldatuz, 20 voces argitaratu nuen. Lehenego pertsonan kontaturiko errelatoak. 20 voces 20 ahots dira, zalantzarik gabe minari buruz beraietako bakoitzak bere ni-tik hitz egiten du, entzunak izateko beharra dutelako. Zailtasun nabari bat azaltzen du, epaitua izan gabe entzuna izatea. Nada es diferente después de todo, azken liburu honetan fikziora bueltatu naiz, iragana aztertuz oraina ulertu ahal izateko. Feminismoa berdintasun eta askatasun bezala definitzen dut.

txaro

Miguel Belascoáin

Iruñean jaio zen 1977an. Enpresa zientzietako ikasketak ditu. Maitasunetik gomendatu zioten hori ikastea, ekonomikoki etorkizun egonkorra izan zezan. Gaur egun Artearen Historia gradua ari da ikasten, asetze pertsonalagatik eta beti sinistu izan duelako bigarren aukeretan. Bere zaletasunen inguruan galdetzen badiozu, beste jende askok bezala zinema eta irakurketa erantzunen dizu. Harendako, aldiz, droga dira. Haurra zenetik gustatu izan zaio istorioak kontatzea. Ozenki egiten badu, aurreikusi ezin den zerbait bihurtu daiteke, zerbait kaotikoa. Beti idatzi izan ditu ipuinak esperientzia intimo gisa. 2013an bere Escalones kontakizuna kontakizun laburren V Premio Ediciones Beta lehiaketan izan zen hautatua. Orduan pentsatu zuen kontakizun luzeagoak egiteko gai izanen zela. Pérdida da bere laugarren eleberria, Pedro abandonado, Suzane eta Más allá de los bordes-en ondotik.

Miguel Belascoain2
Josean

Josean Beloqui

Iruñean jaio nintzen, 1979ko irailaren 29an. Goi teknikaria naiz hirigintza-proiektuetako garapenetan eta operazio topografikoetan, eta teknikari espezialista, berriz, lan arriskuen prebentzioan. Lan publikoen arloan aritu naiz beti lanean.
Historia zale amorratua bainaiz, hainbat urte daramatzat ikerketan eta dokumentazio lana egiten, arreta berezia pausatuta Nafarroako eta Erromako historian. Hainbat hedabidetako irrati-tertulietan parte hartzeaz gain, tokiko prentsan artikuluak argitaratu ditut. Literatur arloan, 2018an, nire lehen liburua plazaratu nuen, saiakera historiko bat, hain zuzen: Navarra, ¿Por qué no es un Estado?,  Mintzoa argitaletxearekin. Orduz geroztik, gero eta gogo handiagoa daukat idazteko eta, handik edo hemendik, astia bilatzen ahalegintzen naiz horretarako.

Inma Biurrun

Iruñea. Erretiraturiko irakaslea. Espainiar hizkuntza eta frantses kultura eta hizkuntza zaletasun izan dituen heinean hauen irakaspena izan du ogibide bi etapa desberdinetan. Bere lorpenik handientzat du bere ikasleekin poesía landu ahal izatea eta hauei poesiarekiko zaletasuna sorraraziz. Errezitaldi desberdinetan parte hartu du, besteak beste, Costas Montisi eskainitakoan edota Ángel Urrutiari eginiko omenaldian. Aldizkari batzuetan argitaratu du, Río Arga, Constantes Vitales edo Hela bezalakoetan. Bere lehen poema liburua poesía japoniarrarenganako hurbiltasunez idatzi zuen, haikuaren ezaugarriek erakarrita. Jakintza horren parte Haikunversaciones taldean lortu zuen. Talde honetako kideekin Vientos de haiku-ren argitalpenean kolaboratzaile izan zen. Aurrerago Bambú 100 haikus argitaratu zuen, egiletza Josune Esparza, María Loyola eta Patxi Muruzabalekin konpartitzen duelarik. Azken hau, gainera, liburuaren ilustratzaile. Haiku tailerrak eman izan ditu eskola publikoetan, helduen unibertsitateetan… Gaur egun eta Nafar Ateneoarekin elkarlanean, poesía klaseak ematen ditu A.N.F.A.S-en, proiektu desberdinetan parte hartuz. Pasa den urtean antología batean kolaboratu zuen, La Manchako nazio mailako poeta topaketaen ondorioz. Aurten Cien poetas en mayo antologian. 2016ko azaroan Vitruviok editaturiko El jardín que sembraste poema liburua argitaratu du.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/inma-virrun.jpg
Marta

Marta Borruel Álvarez de Eulate

Kazetaria naiz zaletasunez, eta komunikazio digitalean aditua, bilakaeraz. Komunikazio arloko proiektuen kudeaketan lan egin dut estatuan nahiz nazioartean. Navarra Hoy toki egunkariko erredakzioan hasi nintzen eta ABC egunkarian gorpuztu nintzen kazetari gisa. Handik gutxira, enpresa eta instituzio batzuetako korporazio-komunikazioa zuzentzen jardun nuen. Aldizkari eta argitalpen espezializatuetan aritu naiz lankidetzan, eta oroz gain, “pumillatzat” dut neure burua, zentzurik laudagarrienean, idaztea izugarri gustukoa baitut. Harroen sentitzen naizen proiektuen artean, Reyno Gourmet dago. Nire indar eta sormen guztia jarri nuen marka hori garai hartako Gizarte Hedabideen mundu hasiberri eta berritzailean txertatzeko. Dena zen berria orduan, eta dena zen posible. Mundu berri eta zoragarria sortzen ari zen; komunikazioan ari garenontzat, bereziki.
Ondoren, Osasun Departamentuko komunikazioa gidatzeko ohorea eta ardura izan nuen, ataka bereziki gaiztoan: krisiaren urteetan, hain zuzen ere.
INTIAko komunikazio koordinatzailea izan nintzenean, SME_Organics proiektuaren komunikazioa gidatzeko zoria izan nuen. Ekimenaren bidez, Europako bederatzi herrialderekin batu ginen helburu bat garatzeko: Europako enpresa txiki eta ertainei laguntzea beren produktu ekologikoak merkaturatzen.
Komunikazio arloko aholkulari independente gisa aritu naiz lanean eta, orain, erronka berri bat dut aurrean: CaixaBankeko komunikazioa gidatzea Nafarroan, etengabeko berrikuntzan ari den sektorearendako une garrantzitsuan.
Solasaldiak, hitzaldiak eta eskolak eman ditut, eta beti egiazkotasunez transmititu dut nire benetako zaletasuna: istorioak kontatzea.
Aspaldian, De tapas por Pamplona idatzi nuen, El Pais-Aguilar argitaletxeak plazaratua. Eta komunikazio molde oro oso gustukoa badut ere, gaua guztien gainetik literatura onak hunkitzen nau eta, horregatik, nire tarte libre gutxietan, eleberriak idazten ditut. Lehenbizikoa, Tú no tienes la culpa, Penguin Random taldeko Caligrama argitaletxeak argitaratu zuen, 2019an.
Dena den, handik gutxira, zortea nire zain zegoen. Izan ere, Ediciones Eunateko María Osetek bigarrena argitaratzea erabaki zuen: Que paren la rotativa. Horrez gain, nire lehen nobela berrargitaratu zuen aurrekoa baino askoz ere azal politagoarekin.
Bi eleberri plazan ditudala, gaur egun hirugarrena bukatzen ari naiz: Aura Negra.
A! Eta zoriontsu egiten nau benetan Nafar Idazleen Elkarte honetako kide izateak.
Niri buruz deus gehiago jakin nahi baduzu, www.martaborruel.com webean naukazu zain.

Isabel Blanco

Donostiako itsasoaren ondoan heldu zen mundura. Kanariar uharteetan bizi izan da eta 1984az geroztik nafar lurretan bizi da. Lan Ministeritzan eszedentzia harturiko funtzionarioa, gaur egun gestio kulturaleko lanetan dabil. Irakurketa klubak, poema errezitaldiak, helduendako literatura tailerrak eta haurrendako literatura sustatzeko tailerrak koordinatzen ditu, baita izaera soziokulturaleko beste zenbait ekimen ere. Harreman publikoak eta Trujilloko V. eta VI. Liburu Azoketako aurkezle (2016-2017). Irratiko zenbait programa zuzendu ditu, eta baita haietan kolaboratu ere. Prentsan eta berezituriko aldizkarietan idatzi ohi du.

Editaturiko poema bildumen izenburuak: Tacto de Miel (2001) Desde las Ondas (2003) Salmo de tu cuerpo (2009) La permanente costumbre del Adiós (2011) El cuaderno de Montparnasse (2015) eta La dádiva de los extraños (2016) eta Pedro Planillo musikari eta konpositorearekin batera eginiko La estación de Hendaya (2009) cantoema cd-a, zeina 2010eko Mexikoko Idazleen Nazioarteko Topaketan aurkeztua izan zen. Berdintasunaren gaiarekin aurkezturiko Igualdad En nombre de la reina muerta (2008) lanaren ideiaren egile. Beste sari batzuen artean, finalista izan zen Nafarroako Gobernuko 2009ko Literatura Sorkuntza lehiaketa, La Permanente Costumbre del Adiós poema liburuarekin eta irabazle “Palabras Prestadas” lehiaketako 93. edizioan, Cuadernos del Vigía argitaletxeak 2016an deitua.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/Isabel-Blanco-Ollero-2-1.jpg

Tasús Burguete Lacalle

Iruñean eta Aibarren, 1960an jaio nintzen herrian bizi naiz.

Nafar Ateneoako bazkide den Ángel Urrutia poesia taldearekin kolaboratzen dut ekimen literario desberdinetan: errezitaldiak, topaketa poetikoak, talde lanak etab.

Poesia nire bizitzaren parte da haurra nintzenetik. Azken hamarkadan hasi dira nire bertsoak argitaratzen eta lotsa galtzen, kalera irteten. Egun, horri esker aldizkari eta argitalpen desberdinetan hartzen dute arnasa.

Haietako batzuk, beste bi kontakizun laburrekin batera, arnasa hartzeaz gain, sarituak izan dira.

Poema-liburu bat argitaratu dut bakarka eta beste zenbait beste poeta batzuekin batera.

Nire osasun formakuntzagatik, kolaboratzaile naiz zenbait boluntariotzatan. Jende helduarekin izan dudan harremanagatik, nire inspirazio literarioak askotan egin du bidaia haiekin anbulantzian, une hauek izanik nire azken poemak markatzen ari direnak.

Nire poesia behatzen, sentitzen eta bizi dudanaren esentzia da eta hori dena folio zuri batean bizirauten saiatzen naiz. Bizitza bertsotan biltzen da eta nik motxilan daramatzat. Noizbehinka ortzimugak bidea naizela gogorarazten dit, sentimenduek trazoa markatu eta oinatzak uzten dituzte. Nire poemetan ez naiz itzalak izkutatzen saiatzen, alderantziz, argiaren esperantzarekin batera haiek nire ibilbidearen parte dira; idazten dudan bitartean, nire hitzek nigatik hartzen dute arnas.

Poeta aprendiza besterik ez naiz, bideko aprendiz bat, nire poemekin batera, beti ilusionatzen dena bizitza finitu honen errealitatean taupadaka ari den orainaldi batekin.

DSC_0417
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/miguel.jpg

Miguel Campión

Iruñean sortu zen 1974an. Komunikazioan lizentziatua da eta Literatura eta Antzerkigintza Ikerketa eta Formakuntzan dauka masterra. Gaur egun Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Ikasketa Hispaniarretan doktoretza egien ari da. Idazle, antzerkigile eta gidoigilea da, antzerki eta ikus-entzunezko proiektuen garapenean aditua, zineagintzan eta baita telebistan egin du la, El Terrat eta El Deseo bezalako produktoratan. Era berean, irakasle izan da instituzio pribatu zein publikoetan, hala nola UPF-n eta ESCAC-en, fikzio gidoigintza eta sormenezko idazkera klaseak ematen. Bere idatzizko obrez gain, film laburretan gidoigile, zuzendari eta produktore lanetan aritua da. Informazio gehiago hemen: miguelcampion.com

Bibliografia eta filmografia: Rosaura tiene un fantasma, antzerkia, 2000. Estreno 2000n estreinatua, Nafarroako Entzerki Eskolan (Iruñea), Xahutondo Teatro ordezkari izanik. Nafarroako Gazte Antzerkiko Lehen Saria. Createspace-n 2015ean argitaratua. Pepita Chan, film laburra, 2007. ICAA eta Madrilgo Komunitatearen laguntzaz. Atardecer en Singapur, antzerkia, 2009. Irakurketa dramatizatua Drassanes de Bartzelonako Drassanes gizarte-etxean, 2010eko martxoa. Createspace-n argitaratua 2014an. Fuera de serie (kontakizun antología), 2010, Medialive. Participa en la recopilación con el relato Qué bonito es Barcelona que parece Benidorm kontakizunarekin hartzen du parte bilduman. No sé qué hacer contigo, film laburra, 2012. Nafarroako gobernuaren laguntzaz. Canal+ sariko finalista. Carne de su carne, eleberri motza, 2013. Createspace. Infeliz Navidad, eleberria, 2013. Createspace. Lección de tango, antzerkia, 2015. 2015an estreinatua, La escalera de Jacob (Madril). Las regaderas, antzerkia, 2016. 2016an estreinatua, El escondite antzokia (Madril). 24 kontakizun nafar (kontakizunen antologia), 2016, Pamiela. Bildumaren koordinatzaile eta partaide kontakizun batekin: El vino de la larga vida. Oskarbi 21 (kontakizunen antologia), 2016, Oskarbi. La ruina, el eco y la sombra kontakizunarekin hartzen du parte bilduman.

Roberto Castejón 

Roberto Castejón 

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/qtq80-tMpqoT.jpeg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/manolo-1.jpg

Manuel Catena

Iruñean sortutako idazlea, argi duena bere bokazioa «ekiteagatik eta diziplinagatik da gehiago debozioagatik baino». Beharrezkoa ikusten du paper baten gainean adieraztea bere burua, idazketaren arauekin formaturik eta modu honetan bere lehen eleberri lana argitaratuz: Dorel el Triste y la historia olvidada. Eleberri erromantiko bat, non maitemindurik dagoen gizonezkoak ez duen bere maitearen partetik erantzun bera jasotzen. Gizonezkoa bere etsaiena aurka arituko da bere maitearekin elkartzeko asmoz. Trama 33. urtean pasatzen da non aingeruak, gizakiak eta jainkoak planeta menderatzeko borrokatzen diren. Gaur egun eleberria berridatzirik dago eta sagako bigarren lanarekin batera berargitaratuko du.

Estela Chocarro

Carcaren hazi zen, bere herrian, aitarenean eta bere arbaso guztienean. Amaren familia Lodosakoa du. Sustrai hauek bere eleberrien oinarri dira. Informazio Zientziak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean baina fikzioa beti izan zuen zaletasun eta epainiar hiriburuko aukerak aprobetxatuz hainbat ikastaro egin zituen produkzioaren eta ikus-entzunezkoen errealizazioaren inguruan. Berandu hasi zen idazten, baina bere lehen eleberria idazten ari zelarik testu dramatiko batzuk idazten hasi zen. La taberna del siciliano eta Codiciosos habituales, besteak beste. Antzerkia baita erakartzen duen generoetako bat. Bi eleberri argitaratu du Ediciones Maevaren eskutik: El próximo funeral será el tuyo eta Nadie ha muerto en la catedral. Sail honetako hirugarren lana Nafarroan dago girotua eta 2017ko udazkenerako dago aurreikusia.

Informazio gehiago: www.estelachocarro.com

 

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/Estela_Chocarro_Web_ANE-1.jpg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/rsw-360h-180cg-true.jpg

Jon Ander Crespo

1976an Gasteizen jaioa. Melidako bizilagun, Iruñea eta Melida artean bizi da eta Iruñean gauzatu zituen bere ikasketak. Biologian lizentziatua eta enpresa zuzendaritzako masterra izanik, idazketa eta nafar konpainia bateko zuzendaritza estrategiako kontsultore gisako lana tartekatzen ditu. La historia secreta del valle del Aragón (Eunate 2015) izan zen lehen lan argitaratua. Nafar erriberako zortzi herritan gertatzen den fantasia bat da, bertsoa eta prosa tartekatzen dituena. Honetan, pertsonaia atzerritar bat Nafarroan barrena ibiltzen da 1500. urtean, erresuma hartakoak ziren kondaira zaharrak ikertuz. Honen ondotik beldurrezko kontakizunen antología batean hartu zuen parte. (Hipujo Libros 2015).

2017ko irailean argitaratu zuen bere bigarren obra, Recortadores del fisco: trucos y argucias de los nuevos pícaros (Siníndice argitaletxea 2017) egileak berak bineta komikoez ilustraturiko saiakera eleberritua.

Carlos Erice

Carlos Erice Azanza (Iruñea, 1971) Beautiful Rhodesia-ren egile da, La granja de Perla eta Orán ya no te quiere, intriga eleberriak, XX. mendeko gatazkatan girotuak: II. Mundu Gerra, Espainiar Gerra Zibila edota kolonializaturiko Afrikaren independentzia gerrak. Arrazakeria eta immigrazioa dira bere eleberrietan lantzen dituen gaietako batzuk.

López Torrijos bezalako sariak lortu ditu bere obrak, eta narratiba laburreko beste batzuk ere bai, hala nola, Reino de Tartessos, El Paso del Estrecho edo Osmundo Bilbao Garamendi.

Bere bloga Asomado a la Estafeta nobela beltzari, nafar literaturari eta afrikar gaurkotasunari zuzendua dago gehienbat.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2019/09/erice-300x173.jpg

Diego Fandos

Diego Fandos (Iruñea, 1971) bere etxean hasi zen literatura maitatzen, bai eta Leringo eskolan eta liburutegian ere. Batxilergoa Tuterako Jesuitetan ikasi eta gero, eta Erriberako jendea gozatu ondoren, kazetaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta orduantxe hasi zen bi maitasun uztartzen, hots, letrekikoa eta zine munduarekikoa.

1999an eta 2000n, hainbat literatur lehiaketa irabazi zituen; besteak beste, Nafarroako Gobernuaren Topaketak. Film laburrak, publizitate-iragarkiak eta dokumentalak idatzi eta zuzendu ditu, bai eta Cosmos film luzea ere, 2007an Donostiako Nazioarteko Zinemaldian lehiatua eta, 2008an, zine-aretoetan estreinatua.

Urte hartan, Prague Film School eskolako gidoi sailean hasi zen lanean. Bere azken bi film laburrak, Under Pressure (2014) eta Aurora (2017), mundu zabaleko 60tik gora zinemalditan aukeratu eta saritu dituzte. Diego hainbat zinema-ekitalditako epaimahaikide izan da.

Amores limón (2015, Ediciones Eunate) haren lehen liburua izan zen, hamabost kontakizuneko bilduma bat. Bigarrena, 2019ko hasieran plazaratu zen Amazonen: Writing for Short Film, ingelesez eta gaztelaniaz. Pragan, Las Noches Cortas (Gau Laburra) izeneko ekimenaren sortzaileetako bat da, hots, gaztelaniazko irakurketa eta idazketa sustatzen diharduen literatur elkartea, 2020an zortzigarren urtemuga ospatu zuena, taldean bertan ondutako lan batzuen antologia bat argitaratuz.

A: EDUARDO BUXENS
F: 28 ABRIL 2014
L: PAMPLONA , LIBRERIA WALDEN
T: DIEGO FANDOS , ESCRITOR
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2019/03/Sil1.jpeg

Silvana Rita Garaffa Ibarra

Italiar-argentinarra, 1970ko urtarrilaren 25ean Buenos Airesen jaioa.

Arima errebelde eta urduria, bederatzi urterekin sentitzen du letrekiko erakarpena, poesian sartzea erabakitzen du orduan. Unibertsitatean, filosofía sokratiko eta nietzschearraz interesatzen da. 2001eko hastapenetan Interneten hartzen du parte lehiaketa literario batean: Centro Poético, Madrilen.

2000. urtean hasten da liburu zuzentzaile lanetan GEEAR (Grupo Editor de Escritores Argentinos) argitaletxean Buenos Airesen, 2005ean Espainiara bidaiatzea erabakitzen duen arte. 2003an bere lehen eleberria idazteari ekin zion El Destino Arrebatado. Historia de una guerrilla zeina 2004ko erdialdean bukatzen duen. 2006, 2007 eta 2008 urteetan finalista da “Sagrario Resano” II. Literatura Lehiaketan, ipuin laburren modalitatearen barnean. 2007ko martxoan sormenezko idazketa klaseak eman zituen “Auzotegi” kultur etxean. 2017ko azaroan ELIDAN (Luis Cruz Rodríguez) artista ezagutzen du eta honek bere liburua formato digitalean aurkeztea proposatzen dio, Parisen frantsesera itzulia, bere pinturatako 11 kapitulu bakoitzari atxikituta. Ekitaldia Montereau Fault Yonnen izan zen, 2019ko urtarrilaren 11n. Parisera joan baino bi aste lehenago Autografía argitaletearekin jarri zen harremanetan eta Iruñean aurkeztuak izanen ziren 130 ale ateratzearen alde egiten du apostu.

Miguel García de Andrés

Institutuko irakaslea da. Zaragozan jaioa, Iruñean bizi da, 1982az geroztik. Submundos (Pamiela, 1988) eta Esa dulce recompensa (Godot argitaletxea, 1993) kontakizun liburuak argitaratu ditu. Era berean, 1988tik aitzina, erredakzio kontseiluari lotua, ELGACENA Estellerriko aldizkaria zuzendu du 2002ra arte, eta hainbat kultur aldizkaritan ere aritu da lankidetzan: Pregón, ArtyCo eta Crisis. 2013an, Memoria y geografías (Cénlit) eleberria plazaratu zuen eta, 2014an, berriz, Pedro Otaduy, la lucha de un insumiso biografia (Pamiela).

P1000958-scaled-square
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/sergio.png

Sergio García

Iruñean jaioa, kalitate teknikari gisa jarduten da industria enpresa garrantzitsu batean eta horrekin batera, idazle lanetan aritzen da. Bere irakurzaletasunak bultzatu zuen Word-eko orri txuri baten gainean tekleatzen hasteko. Bi titulu ditu gaur egun argitaraturik: Sobre puentes y secretos (2010) eta El Luthier de salamanca (2015).

Gehiago hemen: www.sergiogarciaro.com

Emilio Garrido Landívar

Emilio Garrido Landívar Osasunaren Psikologian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatearen eskutik. Hamar ikerketa proiektutan aritu da zuzendari, Osasunaren inguruko hamar tesi doktoretza izan zirenak. Horietako denak “Suma cum laude” az kalifikaturik, kalifikazio gorenaz.

Osasungintzan 40 urte baino gehiago emateaz gain, beti uztartu izan ditu lan horiek unibertsitate irakaskuntza eta ikerketarekin. Bi ardatz horiek erabakikorrak izan dira bere bizi pertsonalean, batak bestea elikatzen baitzuen. Osagungintzako esperientziak unibertsitateko klaseak eta ikerketa proiektuak baldintzatu zituen, arlo teorikotik aparte praktika klinikoari ere garrantzia ematea eragin baitzuen. Hortik tiraka azpimarra ditzakegu zenbait izenburu: Prevención del suicidio, anorexia nerviosa y drogas, dolor crónico y fibromialgias, calidad de vida de los enermos con cáncer, técnicas psicológicas para aminorar y aceptar el dolor crónico, anorexia y bulimia, un acercamiento científico a la ciencia psicosomática, trastornos derivados del trabajo, estrés y ansiedad, Intervención psicológica en los procesos de envejecimiento en la comunidad foral de Navarra, etab.

Horren inguruko testu ugari plazaratu ditu: Trucos y pauta para sentirse mejor, Quinientas preguntas y respuestas sobre la Hiperactividad, La ciencia de la Felicidad: Cien herramientas prácticas para ser feliz.

Martzillako historia eta etnologiari buruzko liburuak ere bai, tartean: Marcilla y sus cuatro leyendas, Juegos antiguos de Marcilla: Etnología lúdica, Lenguaje antiguo de mi pueblo de Marcilla. Vocabulario y refranes.

Foto Emilio libro recortada
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/pernando.jpg

Pernando Gaztelu

Pasa den mendean lur urrun batean —han bizi ez direnendako— jaioa, non batzuetan fantasia errealitate bilakatzen den eta non asko, ihes egin nahian, distopiak filosofatzen hasten diren. Pernando Gaztelu gaztetatik nabarmentzen da gaitasun artistiko zein intelektualengatik, ortografiagatik, abesalari bakarlari gisa eta bertso bakarreko poesia idazteagatik saritua izan delarik. Aktore izan zen eskolako festetan, hau elektrizitate asmakizun eta aurkikuntza kimikoekin tartekatzen zuela. Mundu honetako politikaren eta ekonomiaren zale da aldi berean. Urruti bizi ian da, bidaia asko egin du eta hizkuntzak maite ditu. Bere familia da txikitatik heldutzen joan zaion erokeriaren arrazoi. 2012tik idazten du maiztasunez. Urte horretan lortu zuen kontakizun labur eta poesiako VI. Alfombra lehiaketan bigarren saria, Inmortalidad Biológica lanarekin. 2013an irabazi zuen kontakizun laburren II. lehiaketan lehen saria, Yo, deportista lanarekin. Inocencia Aparente lanarekin lortu zuen Andaluziako Kirol Institutua-ren eskutik beste sari bat, 2013ko urtarrilean.

Kontakizun eta eleberrien inguruko zenbait ikastarotan hartu du parte Iruñean (Fikziozko kontakizunaren tailerra, Iturrama, Iruñea 2011-2017, Mikroipuin tailerra, Arrosadia, Iruñea 2012-2015), eta baita egile berrien foroetan ere. RNE-ko Nobela Beltzaren Nazioarteko XIII. Sexto Continente saria, Ediciones Irreverentes-en kolaborazioaz, Vorágine de amor y odio ipuinaz.

Hainbat ipuin liburutan hartu du parte, hala nola Buffet Libre (2015), El tiempo y la vida (2016) eta Relatos con banda sonora (2017). 2016an argitaratzen du bere lehen bakarkako liburua: Sobres y Cartas. Martxoan Leibros eleberri motzeko lehiaketako finalista aukeratua da eta 2017an aurkezten du bere lehen eleberria, El Faro, Leibros argitaletxearekin.

2020an poeta gisa estreinatzen da Lira al viento antologian (Eunate argitaletxea), honetan deskubritzen du errezitatzea plazera baino gehiago dela. Egun, bere lehen produkzio poetiko-musikala prestatzen ari da.

Nafarroako Idazleen Elkarteko (Espainia) eta Asociación Mendocina de Escritores-eko (Argentina) kide da.

Jesús Hernández Aristu 

1943an Gazteluberrin (Nafarroa) jaioa. Filosofía, magisteritza, teología eta Hezkuntzaren Zientzietan ditu ikasketak, Espainian eta baita Alemanian ere, soziologia eta psikologiarekin batera. Helduen hezkuntzan aditua. Hezkuntzaren Zientzietan doktore Deustoko Unibertsitatearen eskutik (1990). Nafarroako Gobernuko Gizarte Hezkuntzako Eskolako eskola unibertsitarioan irakasle titular izan da (1986-1990) eta baita eskolako zuzendari ere 1988 eta 1990 artean.

Argitalpenak: Autore edo egilekide (30 liburu baino gehiago). Gaztelaniaz, alemanieraz, ingelesez, frantsesez eta hungarieraz.

Gaztelaniazko azken hiru izenburuak: Convivencia, rendimiento y bienestar en la escuela. Pasos hacia una nueva cultura educativa. EAO. Saarbruecken 2017. Siempre mejorando lo presente. Coaching y supervisión al servicio de personas y organizaciones. Eunate. Pamplona 2018. Pensar con el corazón, actuar comunicativamente. Asesoramiento Social para profesionales que ayudan. Eunate. Iruñea 2019.

Alemanierazko azken hiru artikuluak: Soziologische Aspekte des Coaching als Beratungsform. Capítulo del Libro de ponencias del III Congreso sobre Coaching celebrado en Junio 2014 Suiza: Coaching meets Research… Coaching in der Gesellschaft von morgen 3. Internationaler Coaching-Fachkongress. Bolten /Suitza. Springer.(2015) Gott schuff den Menschen, er machte sich. Wege und Irrewege einer Beratungsform. Coaching. Springer. Wiesbaden (2016). Beratung zwischen Ich und Du und Weltbeziehung - Anregungen zum nachdenken über Resonanzen im Beratungskontext und der Weltbeziehung- En: Systhema. 3. aldizkaria/18. Weinheim.

Hiru liburu bildumaren zuzendari argitaletxe hauetan: Editorial Popular (Madril). Nau Llibres (Valentzia) eta Cauce (Madril).

Ohorezko senatari Alemaniako Zientzia Aplikatuen Niederrhein unibertsitatean (2006). Alemaniako Errepublika Federalaren Meritu Zibilari urrezko gurutzea (2012). Gaur egun Mitxelena nafar Elkarteko lehendakari. Coaching eta ikuskapen formakuntza ikastaroak ematen ditu Espainia eta Alemanian.

Literaturari dagokionez helduendako eta haurrendako ipuinak idatzi ditu (alemanieraz). Gaztelaniaz haurrendako muga gabeko ipuinak.

149345_100000FotoHernandez

Isabel Hualde

Iruñeko Ateneoko “Angel Urrutia” poesia taldeko kide. Irunberriko “conlalunaporsombrero” espazioaren sustatzaile da eta koordinatu izan du 2013 eta 2015 urteen artean. Sustatzaile da era berean poesia tailerretan, Jose L. Allo eta Iruñeko Anfaseko autogestoreen taldearekin batera.

Gaur egun Zangozako Anfasen “Somos espaciales” taldeko kolaboratzaile da. El juego y el vuelo (2007) haurrendako liburuaren egile da. Poesia: El entramado luminoso (Irache/2011); Cisne azul o cisne negro (XX. María del Villar lehiaketako I. Saria/2014); El ojo cegado (Eunate/2015); Reconstrucciones (Vitrubio/2017). Antologiak: En voz alta. Nosotras, poetas de la Zona Media (7 poetas navarras-Amaigabe/2017. Contra eta Voces del Extremo (2016); Letras sin fronteras (2017-18); Cien poetas en Mayo (2017); El alma del vino (2017).

Bere poemak Río Arga, Constantes Vitales, En sentido figurado, Traslapuente, Cuadernos del matemático, Susurros a pleno pulmón, Crátera, Poetas del Sur, TK-s.XXI eta hedabide digital desberdinetan agertzen dira. Nicaragüa/2015, El Salvador (Secret.de Arte y Cultura/2017) eta Chiapas (México/2017) poesia jaialdietara gonbidatua izan da eta La Habana, El Salvador eta Marokoko jaialdietan hartuko du parte laster.

Isabel-Hualde-scaled-square
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/04/BelenHuarte.jpg

Belén Huarte

Iruñea, 1972. Ingeniari agronomoa eta Nazioarteko kooperazioko proiektuen gestioan diplomaduna. Bere ibilbide profesionala nekazaritzako elikagaien sektorean garatu du eta era xumeagoak Garapenaren Kooperazioan. Interesa pertsonal zein sozialak partekatu ditu Nafarroako talde eta kolektibo desberdinetan.

Bere lehen eleberria argitaratu zuen Desde entonces (Artika, 2014) eta 24. Relatos navarros (Pamiela, 2016) liburu kolektiboan hartu du parte. Egunerokotasuneko gertakizun xumeetan lupa jartzen duen idazkeraz, zeinaren aukerek errutinatik harago doazen istorioei lekua ematen dieten.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/aitor.jpg

Aitor Iragi

1973an jaioa, ezkondua eta bi seme-alabarekin (Ekaitz eta Ilargi), Enpresa ikasketetan diplomatua da. Irekia, bizizalea, kementsua, noblea, bidezkoa, idealista, eskuzabala, leiala, antolatzaile ona, babeslea, perfekzionista, botere borondateaz, espektakuluaren eta dramatikoa denaren zentzu handiaz, literatura ekitaldietako antolatzaile eta kalimotxozalea. Baina despotikoa, egozentrikoa, krudela, dogmatikoa, harroputza, boterearekiko grinatsua eta laudorioen aurrean ahula ere bada. Bibliografia: A las 10 en el Diez (Círculo Rojo argitaletxea, 2014). 24 relatos navarros-en (Pamiela argitaletxea, 2016) eta El alma del vino-n kolaboratu du (Eunate 2017), La venganza del maquillador de muertos (Titanium 2020).

Web literarioa: http://alas10eneldiez.blogspot.com.es/

https://lavenganzadelmaquilladordemuertos.blogspot.com/

Sandra Iraizoz Cía

Sandra Iraizoz Cía, ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua En un segundo tu vida cambia (gaur egun zinemara egokitua) eta Ana se viste de prada liburuen egile da. Gutxi barru kaleratuko du bere hirugarren liburua. Gainera, laburmetrai, luzemetrai eta antzerkiko gidoilari da, baita ikuskizun edota ekitaldietakoa ere.

Txikia zenetik izan du gustuko idaztea, baina bere buruarendako egiten zuen. 2013an (eta zeharka) bilakatu zen bere pasioa obsesio, zeren eta, berak esaten duen bezala, ezin du egun bat ere pasa idatzi gabe. Eguraldiaz, amodioaz, desamodioaz, poztasunaz edo tristuraz, beti idazten du zerbait. Gaia desberdina izan badaiteke ere, bere idazki guztietan dago zerbait komuna: irakurleei poztasuna, optimismoa eta borrokarako grina helarazteko gogoa.

Bere lan literarioa “Arburu, artisten etxea”-rekin uztartzen du, artistek inspirazioa topatu eta euren proiektuei forma emateko diseinaturiko espazioa. Margolariak, eskultoreak, idazleak, ilustratzaileak, musikariak eta baita zuzendari zein interpreteak paseak dira dagoeneko Arburutik.

C:\Users\HACASTILLO\Downloads\IMG_0111.JPG

Xabier Irujo

Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikaskuntzetako zuzendaria da, Renon, eta irakaslea, genozidio-ikasketetan. Genozidioari buruzko ikastaroak eman ditu Boise State University-n, Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran, eta Liverpoolgo Unibertsitatean, besteak beste. Filologian, historian eta filosofian lizentziatua, bi doktoretza ditu historian eta filosofian. Doktoretza-tesi asko zuzendu ditu, eta hainbat argitaletxetako batzordeetako kide da. Hogeita hamarren bat liburu idatzi ditu, bai eta artikulu andana ere. Azken liburuen artean, hainbat dira nabarmentzekoak, hala nola La batalla de Errozabal en su contexto histórico (Ekin, Buenos Aires, 2018), Gernika 26 de abril de 1937 (Crítica, Bartzelona, 2017) eta Historia jurídica de la lengua vasca (HAEE, Bilbao, 2015). Literatur arloan, Irujok sari bat irabazi zuen Iruñeko Udalaren XV. literatur lehiaketan, Txorimaloarena eta Hosto erori berria olerkien bidez, 2000ko azaroan. Halaber, Irujok idatzitako Ortzipeko Oihalak olerki-liburua saritua izan zen Iruñeko Udalaren X. Literatur Lehiaketan, 1995eko azaroan. Shakespeareren bi lanen lehen euskarazko itzulpenak argitaratu ditu, biak ere plazaratu gabe baitzeuden, eta Wilfred Owen idazlearen heriotzaren mendeurrenaren karira, haren olerkien gaztelaniazko itzulpena argitaratu du Bilboko El Gallo de Oro argitaletxean.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/09/17-01-23-Irujo-Xabier-2.jpg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/patxi-irurzun.jpg

Patxi Irurzun

1969an Iruñean jaioa. La tristeza de las tiendas de pelucas narrazio liburuaren egile (2013ko Setenil sariko finalista, urteko kontakizun liburu onenaren izenean eta 2014ko Euskadi Sariko finalista ere bai) ; Los dueños del viento, Pan duro, Atrapados en el paraíso, Payatas-eko zabortegira egin zuen bidaiaren inguruan, Manila (Nafar Gobernuaren sorkuntza literarioaren Saria) eta ¡Oh, Janis, mi dulce y sucia Janis!; Dios nunca reza egunerokoa; edo Mi papá me mima, aitatasunaren inguruko umore artikuluen bilduma. Bere obratako batzuk frantsesera, italierara eta euskarara itzuliak izan dira. Gainera, haur zein gazte literatura ere idatzi ditu (Érase una vez en Navarra edo Te cuento…), prentsan kolaboratu ohi du (gaur egun ON mintegiko Rubio de bote sekzioan aritzen da eta literatura lehiaketa desberdinak irabazi ditu, hala nola, El País-Aguilarreko I. Bidaia kontakizunetako saria edo Palentzia Hiria. Golpes antologian parte hartu du. Ficciones de la crueldad social, Black Box edo Cuentos de fútbol (italieraz azkeneko hau, Javier Marías, Julio Llamazares edo Juan Villoro bezalako egileekin batera) eta Resaca/Hankover koordinatu du Vicente Muñoz Alvarezekin, Simpatía por el relato Esteban Gutiérrezekin edo Tiros libres David Refoyo eta Daniel Ruiz Garcíarekin. 90. hamarkadan Borraska-ko editore izan zen, interneteko lehenengoetariko fanzinekoa. Gehiago hemen: www.patxiirurzun.com

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/patxi-irurzun.jpg

Mar Izkue

Mª Esperanza Juanicorena Izcue (Mar Izkue idazkietan darabilen izengoitia da) Iruñean jaio zen, 1971n. Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta ikasketak sakondu Sheffield Hallam University eta Maastrichteko Rijksuniversiteit Linburg unibertsitateetan.
Nazioarteko merkataritzan lan egin du eta Alemanian, Holandan eta Erresuma Batuan bizi izan da. Gaur egun, berriz, Madrilen.
Pedro de Atarrabia kontakizun laburren saria eman zioten eta hainbat hedabide digitaletan argitaratu ditu kontakizunak. El ático (Ediciones Versátil, 2021eko iraila) du lehen eleberria, hots, adiskidetasun femeninoaren mugei buruzko lana.

Miguel Izu

Iruñea, 1960. Zuzenbidean doktore eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua. Nafarroako Gobernuko funtzionario eta Nafarroako Administrazio Auzitegiko batzordekidea. Abokatu eta NUPeko eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle gisa aritu da, Administrazio Zuzenbidearen alorrean. Kataluniako Polizia Eskolarekin kolaboratu izan du eta Nafarroako Segurtasun Eskolarekin kolaboratzen du erregularki. Iruñeko Udaleko zinegotzi izan da, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari eta Nafarroako Parlamentuko kide.

Argitaraturiko obra: Eleberria: El asesinato de Caravinagre (2014); El crimen del sistema métrico decimal (2017). Kontakizuna: 24 Relatos navarros (2016), obra kolektiboa. Saiakera: La Policía Foral de Navarra (1991), Navarra como problema. Nación y nacionalismo en Navarra (2001), El Tribunal Administrativo de Navarra (2004), Derecho Parlamentario de Navarra (2009), El régimen jurídico de los símbolos de Navarra (Martín de Azpilicueta VII. saria, 2011), El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra (2013), Hemingway en los sanfermines (2019).

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/Miguel-Izu.jpg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/04/Mario-J.jpg

Mario J. Les

Mario J. Les (Cascante, 1972) 1940 urte aldera irekiriko familia negozioaren arduradun da. Literatura munduan estreinatzen da El plan Bérkowitz (Ed. Atlantis, 2013 – Terra Ignota Edizioak, 2015) eleberriarekin, kritikak ongi jasotako thriller historikoa, Isla de las Letras Sarietako finalista (2014). 2015ean argitaratzen du Sombras tras los cristales, bere lehen obraren aztarna, non espazioa eta denbora continente afrikarrarekin eta nazien kontzentrazio zelaiekin uztartzen dituen. 2017ko bukaera aldera itzultzen da Dile que no la olvido lanarekin, bere Holokaustoaren inguruko trilogiari bukaera emanen diona.

Horrez gain, kontakizunen antología desberdinetan hartu du parte: Golpe a la corrupción (Atlantis argitaletxea, 2013), Golpe a la violencia de género (Atlantis argitaletxea, 2014) eta El alma del vino (Eunate argitaletxea, 2017).

Honela ba, bere El incendio lana Genero Berdintasunagatiko Literatur Lehiaketan irabazle izan (Ablitas, 2013).

Marta Lanz Beunza

Iruñea, 1969.

Irakurle amorratua haurtzarotik. Egunerokotasunean begirada pausatzea inspirazio-iturri izan zitzaion beti, eta txikitatik ere erne entzuten zituen aitak Ternura (Kanada) egindako bidaiez kontatzen zizkion istorioak. Halaber, amaren irakasle izateko amets urratuak ikusi zituen, eta horrek bultzada eman zion bere irudimena dantzan jartzeko eta idazteko gogoari bidea emateko.

Krisi existentzial baten ondorioz, Maletas vacías lehen lana argitaratu zuen 2020an. Bizitzan agertzen zaizkigun bigarren aukerez mintzo zaigu eta, halaber, gure ekipajea arindu beharraz aitzina jotzeko. Konfinamenduaren erdian plazaratu bazen ere, arras erditze zoriontsua izan zen, Martaren beraren esanetan.

Urte berean, erregistroz aldatu eta, inspirazioaren eraginez, Marina ondu zuen, hots, polizia generoaren eta naturaz gaindikoaren arteko eleberria; umorea aringarri zaigu, eta pertsonaiengana eta haien misteriora hurbiltzen gaitu. Liburuan, bestelako jendearen alde egiten du, eta gaur egun hain lo dagoen senaren alde ere bai.

Auskalo nondik heldu zaizkion pertsonaiei eskerrak emanez, borondate irmoa dauka idatziz gozatzen jarraitzeko.

Bestelakoa, jakin-nahia, bizitzaren paseatzaile hau –hark berak bere buruaz esan duen gisan– literatur sorkuntzaren isurian pausatu du bere gogoa, unibertsoari eskerrak emanda beti bere bi zaletasuni lekua uzteagatik: idazketa eta pintura.

Marta-Lanz-1000x1000-1-square

Antonia Lázcoz Urtasun

Abaurregainan sortu zen (Aezkoa- Nafarroa). Zaragozako umezurtzen Irakasle Ikastetxean ikasi zuen, eta Literatura eta Gaztelanian lizentziatua da, Nafarroako Unibertsitatean. 1977an, Bartzelonara bizitzera joan, eta Gaztelania eta Literaturako irakasle aritu zen bigarren irakaskuntzan. 1985ean, Iruñean kokatu eta irakaskuntzan jarraitu zuen. Irakasle aritutako urteetan, ikasleengan poesia eta literatur zaletasuna ereiten saiatu zen. 2005etik 2011ra, prestakuntza jaso zuen bai gatazken konponketan, bai komunikaziorako nahiz hezkuntza emozionalerako tekniketan. Halaber, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza alorrean parte hartu zuen. 1999az geroztik, meditazio budistan dihardu biziki. 2011tik erretiroa harturik, pertsona kalteberen alde aritu da; tratu txarrak jasotako emakumeen alde, adibidez. 2012tik aurrera, halaber, suizidio arriskuan dauden pertsonak eta senitartekoak artatzen ditu.

Beti izan dut poesia bidelagun, neure burua eta mundua ezagutzeko tresna baita.

Arras gutxi argitaratu dut; izan ere, nire lehenbiziko liburuak -eta oraingoz, bakarrak- 2018an ikusi zuen argia, Carenako editore José Membrivek eraginik. Hark senaz jakin zuen nik idazten nuela, eta nire olerki batzuk irakurtzean, poemak argitaratzera animatu ninduen. El dolor-gozo de la rosa (2018) eta El florecimiento de la rosa, anuario del instante(2019).

Arras bizipen atsegina izan zait irakurleekin munduaren pertzepzioa partekatzea, munduaren argiak eta itzalak barne, betiere transmititu ahal izan dudan edertasunetik eta sakontasunetik.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/09/IMG-20180720-WA0017.jpg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/11/34.jpg

Iosu Lázcoz

Lizentziaduna da Biologian, eta masterduna Merkataritza Kudeaketan eta Marketinean, Nafarroako Unibertsitatean. Ikerketa nahikotasuna lortua du Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Duela 20 urtetik hona, Kontu Handien postu exekutiboa dauka Sernatec Hygiene-n. Postu horretan saritu egin dute Sutter Professional eta Procter &Gamble Professional multinazionalek, azken 6 urtean, Espainiako eta Portugaleko 350 saltzaileren artean. Urrezko Domina jaso zuen Mexikon 2016an egindako Konbentzio Iberiarrean, eta Urrezko Domina, Maltan, 2017an egindako Konbentzio Iberiarrean.

18 urtez, salmenta taldeak aukeratu, prestatu eta motibatu ditu Espainia guztian.

Aldi berean, prestatzaile eta hizlari dabil motibazioaz, lidergoaz, salmentez, salmentei aplikatutako psikologia positiboaz, baikortasunaz, “optitud” kontzeptuaz eta zorionaz.

Método Sell it de 10 pasos-en egilea da.

Ezagutzak sakondu zituen Psikologia Positiboan “Practitionerra Positive Psychology Coaching” jardunaldian, Madrilgo IEPP institutuan.

2013an, bere lehen liburua argitaratu zuen, Optitud, eta 2018an, Optitud ante la adversidad

“Felicidad Sostenible” ekimenaren sortzailea da, José Rivero Pérez eta Antonio Corredera Lariosekin batera. Hiru helburu dira gizartearen eraikuntza positiboan, hots, hiri positiboak, erakunde zoriontsuak eta hezkuntza positiboa.

“Congresos Vender Hoy” biltzarren bazkide sortzailea; bost edizio, Iruñean, Valentzian eta Santanderren egindakoak, 2015ean, 2016an eta 2017an.

Coaching masterduna da PNL elkartearekin (Asociación Española PNL –AEPNL) 2017ko ekaina

Aditua da DISC-en (International DISC Institute) 2017ko uztaila

Practitionerra PNL elkartean (Asociación Española PNL –AEPNL)

“Conecta y Cierra “ biltzarren bazkide sortzailea, 2018ko urtarrila

“Pamplona en Positivo” ekimenaren bazkide sortzailea

A los vendedores se nos paga por vender idazten ari da.

Eugenio Lecumberri Valdemoros

Iruñea 1969. UNEDen eskutik Zientzia Politikoetan eta Soziiologian lizentziatua. “El perfil sociológico del alumno de la UNED” (2000) lanagatik ikerketa proiektuko saria lortu zuen. “Globalizazio”-tik “Etxebizitza”-ra doazen gaien inguruan ari diren gaiei buruzko artiuluak zabaldu ditu prentsan. El impacto de la inmigración en una sociedad que se transforma (Nafarroako Gobernua (2005)) argitalpenean hartu zuen parte.

“OSEM” Observatorio Sociológico y Estudios de Mercado-ko fundatzaileetako bat da eta instituzio publiko desberdinekin eta baita enpresa pribatuekin kolaboratu du.

Bere azken adierazpenetan esan zuen: “Liburuaren promozioa saihesten dut, literatur lehiaketei entzungor egiten diet; uko egiten diet sariei; elkarrizketak eta eskaintzak saihesten ditut, eta ihes egiten diet argazkiei, merezi dutenean izan ezik”.

E Lecumberri

Arkaitz León

Arkaitz León Muela (Bilbo, 1985) Lakaben (Nafarroa) bizi da 10 urte zituenetik. Fantasiazalea da eta beti interesatu izan zaizkio genero hau errealitatearekin uztartzea eta nola bata bestearen osagarri den. Bere obrari ñabardura anitz eman dizkiote bere natura jardueretako gida ikasketek, bere idazkerarekiko eta istorioak asmatzearekiko zaletasunak eta hezi izan den inguruak. Las tierras en juego bere lehen eleberria argitaratu zuen 2014an, Ignotus Sarietarako eleberri onenaren nominazioa lortuz. Honen ondotik heldu zen Un pueblo perdido eleberria, 2016ko apirilean, Relatos de Mirthad sagaren jarraipena, zeinak Lurraren banaketa eta honen baliabide naturalak, merkatari batzuek hauekiko egiten duten esplotazioa eta horrek nekazari eta artisau txikien bizitzan duen eragina aurkezten dizkigun. Hau guztia mundu imaginario batean, fantasia eta aventuren ikuspegitik, hau dena «ekofantasia» gisa izendatua izan den generotik. 2016an, beste bi lagunekin batera sortu zuen Huts argitaletxea, Lakaben bertan kokatua.

Gehiago hemen: www.relatosdemirthad.com

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/arkaitz.jpg
DSCN9987

Cristina Liso 

Iruñean jaio zen, 1955ean, eta Aritzen bizi da (Nafarroa).

Albaitaritza ikasi eta lanbide horixe bera izan zuen beti. Ederki ezagutzen du izadia, bere lanbidea eta bere bizilekua direla medio, eta horrexek eragin du bere idazketa.

Gaur egun, erretiratua, Filosofia Gradua ari da ikasten. Irakurtzea eta ikastea ditu zaletasun. Poesia zalea beti, irakurketaren bidez hurbildu zen hartara. Nafar Ateneokoa da.

Manos de tierra olerki-liburua plazaratu du (Ediciones  Vitruvio), 2018an. Constantes Vitales literatur aldizkarian parte hartu du, bai eta Río Arga literatur aldizkarian ere. Olerkarien I. Nazio Topaketaren “En un lugar de La Mancha“ poesia-antologian parte hartu du eta, era berean, Gasteizko (Araba) V. Nazioarteko Poesia Jaialdiaren poesia-antologian. Halaber, “Versos para bailar o no” izenburuko poesia-antologian esku hartu du, Almuzara Argitaletxeak 2019an plazaratua, bai eta “Lira al viento” kubatar-nafar poesia-antologian ere.

2019an, bi liburu plazaratu ditu beste idazle batzuekin batera: Naturaleza Versal eta Sotto Voce.

Inma Biurrun olerkariarekin batera, poesia tailer bat ematen du A.N.F.A.S elkartean (desgaitasun intelektuala duten pertsonen eta senideen aldeko Nafarroako Elkartea), ohiko ikasturtean garatzen dena. Era berean, eta boluntario gisa ere, irakurketa tailer bat ematen du Iruñeko espetxean.

Tadea Lizarbe

Comiendo sonrisas a solas (2015), bere lehen lana, Planeta Sariko LXIII. Edizioan aurkezturiko 453 lanen arteko 10 finalisten artean geratu zen 26 urte zituela. Epaimahaiak prentsaurrekoan «ahots literario sendo eta gaztea, intriga, xehetasunak eta irakurlearekiko lotura intimoa maisuki bideratzen dituena» hitzekin deskribatu zuen.

La ordenada vida del doctor Alarcón (2018) da bere bigarren eleberria, tentsio psikologikoa oinarri duen thrillerra.

Zaragozako Unibertsitatearen esutik Terapia Okupazionalean diplomatua eta nesken espainiar saskibaloi ligako jokalari ohia izanik, Iruñean osasun mentalaren esparruan egiten duen terapeuta lana, desgaitasun intelektuala duten haurrendako garatzen duen psicobasket jarduerarekin tartekatzen du.

Gehiago hemen: www.tadealizarbe.com

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/DSC04026-e1521910684684.jpg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/bdYB7qpW.jpg

Ignacio Lloret

Ignacio Lloret (Bartzelona, 1968) Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Filologia Alemaniarrean eta Zuzenbidean lizentziatua. Literatura eta Zientzia Literarioetan Ikasketa aitzinatuetan diplomatua da EHU-ren eskutik. 2002an Nafarroako Gobernuak aritaraturiko Juguetes sin recoger eleberriaren egile. Monocotiledóneas kontakizun liburuaren egile (Bilaketa, Iruñea, 2008). Tu alma en la orilla narrazio liburuko egile (Beta Edizioak, Bilbo, 2012). El hombre selvático eleberriaren egile (Leer-e, Iruñea, 2014). Nosotros como esperanza narrazio liburuaren egile (Eunate edizioak, Iruñea, 2015). El puente de Potsdam eleberriaren egile (Eunate Edizioak, Iruñea, 2016). La pequeña llama del día narratiba liburuaren egile (Eunate Edizioak, Iruñea, 2017).

2001eko Vianako Printzearen Sorkuntza Literarioaren Saria lortu zuen, Nafarroako Gobernuak emana. Idazle gazteendako Francisco Ynduráin saria erdietsi zuen ondotik, Bilketa talde kulturalak aitorturik eta baita 2002ko Artetako Tomas fermin Narratiba Sariaere, Bilketa talde kulturalak emana beste behin ere.

Egunkari eta aldizkarietan kolaboratzen du eta baita irrati eta telebistako literatura saioetan ere. Diario de Navarraren asteroko blog-aren egile: Estación de libros blogs.diariodenavarra.es/estacion-de-libros/ Hitzaldiak, ikastaroak eta tailerrak eskaintzen ditu. 2005az geroztik Arostegiko topaketak antolatzen ditu, errelatoaren generoari eskainiriko ekitaldi literarioa.

Gehiago hemen: www.ignolloret.wordpress.com 

Trinidad Lucea 

Tuteran sortu nintzen (Nafarroa), 1976an. Lizentziaduna naiz Itzulpengintzan eta Interpretazioan. Londresen, Vienan eta Erroman bizi izan naiz, baina orain, Iruñean dut bizilekua. Nire lehen olerki-liburua, Lágrimas Escritas, 1998an argitaratu nuen, neure istorioan oinarriturik; haren bidez bildutako dirua ADANOrentzat izan zen, hau da, haur minbizidunei laguntzeko Elkartearentzat. Gizarte kontzientziazioaren aldeko ekintzek eragindako idazketa da ene eragile nagusietako bat. Constantes Vitales, TK eta Poetry News aldizkarietan aritu naiz lankidetzan. Nire olerkiak ere irakurgai daude hainbat poesia-antologiatan, hots, Ultravioleta. Poesía ilustrada, Sotto Voce, Poesía femenina actual de Navarra en castellano (Torremozas argitaletxea), Antología de la poesía actual cubano-navarra 2015-2020 eta, era berean, Isabel Logroñoren doktoretza-tesian, Nafarroako Gobernuak 2019an argitaratua.

Ohorezko aipamenen bidez izan naiz saritua bi literatur lehiaketatan, Emakumearen Egunaren harira: batetik, Tuterako El Tazón-Santana Emakumeen Kultur Elkarteak deitutako olerki lehiaketan (2014); zehazki, Mi Pena Capital olerkia saritu zuten, hau da, emakumearen kontrako tratu txarrari buruzko poesia-testua. Eta bestetik, hurrengo urtean, lehiaketa berean, Todas mis Alicias olerkia saritu zuten. Gero, bigarren saria eskuratu nuen, La Luchadora olerkiarekin (2017).

Era berean, Rifflessioni ekimen artistikoan parte hartu dut, Federica di Benedetto argazkilari italiarrarekin batera; irudia eta poesia uztartu dituen erakusketa (Erroma, 2015).

2018an, olerki eta irudi ilustratuen lehen erakusketa egin nuen ARTERIA arte garaikideko azokan (Monzón, 2018). Geroago, beste bi erakusketa etorri ziren: Poemas que nacen de los mapas izenburupean, haietako bat Aragoiko Liburuaren Azokan, 2018an. Gero, 2019an, nire bigarren liburua plazaratu dut, Mapas, Círculo Rojo argitaletxearekin, eta hain zuzen, 2019ko libururik onenarendako saria eman diote Círculo Rojo sarietako Arteen kategorian.

Trinidad-Lucea_2-square
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/foto-Silvia-Marambio.jpg

Silvia Marambio

Silvia Marambio-Catán Argentinan jaio zen. 2002az geroztik Nafarroan bizi da. Pedagogia eta Filosofia irakaslea da (CONSUDEC). Graduondoa du Hezkuntza Ikerketan (Buenos Airesko Unibertsitatea). Maisutza Hezkuntza Interkulturalean (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa). Irakasle eta pedagogía aholkularia da eta hezkuntza instituzioetako zuzendaritza taldeetako kide da. Berdintasun agentea. Aecuo Consultoría de Igualdad de Oportunidades-eko zuzendari. Formazio kudeatzailea. Nafar Ateneoko Ángel Urrutia poesia taldeko koordinatzailea eta Constantes Vitales aldizkariko erredakzio batzordeko kide (2013-2016) izana da. “Entreversos. Taller de recreación poética”-ko irakasle (UMAFY). Kultur sustatzailea, idazlea, errezitatzaile eta antzerkizalea da. Ángel Sagüés eta Asun Abaden zuzendaritzapeko antzerki lanetan hartzen du parte. Tuterako Udalak editaturiko Interkulturalitate eta Aniztasunaren Gida Didaktikoa bezalako genero perspektibako argitalpenak erredaktatu eta diseinatzen ditu.

Monologoak idazten ditu: Lilith en desconcierto, Las Versiones de Lilith eta beste batzuk; errezitaldi poetikoen gidoiak: Billete de Ida y Vuelta (Gazteriaren etxea), Bailongo en la Luna (Ziudadelako mistoen aretoa), Ni Truco Ni Trato. Libres. (Walden liburudenda), Poemas en Danza (Ziudadelako mistoen aretoa), Poemas Consentidos (Once), Tributo al poeta Ángel Urrutia (Kondestable civivoxa eta Zangozako Palacio Vallesantoro Kultur Etxea), Desde las Fronteras – Diálogos Poéticos (Kondestable civivoxa), Otoño en la Luna (La Luna teteria), Abracadabra las musas hablan (Jueves de Poesía conlalunaporsombrero eta El Barrio de los Artistas). Poesía Expuesta-ren laginaren montajea diseinatu eta egiten du (Elkarteen zentroa eta Gazteriaren Etxea). De San Sebastian a Pamplona erakusketan kolaboratzen du Daniel Otegui argazkilari eta poetarekin (Iruñeko Planetarioa). William Ospina hitzaldiak ematen ditu. Un poeta indispensable eta Arnaldo Calveyra, el poeta de la alegría Nafar Ateneoan. Gatos y Mangurrias, Río Arga, Constantes Vitales, Luces y Sombras bezalako literatura aldizkarietan argitaratzen du. Antología Poética-n, 100 Poetas en Mayo-n eta Antología Poética Versos en el Aire-n argitaratzen du aldi berean. Memorias Inevitables poema liburua bukatu berri du.

Héctor-Martín-Ardanaz-square

Héctor Martín Ardanaz

Héctor Martín Ardanaz (Iruñea, 1976) telekomunikazioetako ingeniaria da eta teknologiari lotutako hainbat lanpostutan aritu da; softwarearen eta proiektuen kudeaketaren arloan, batez ere.
Bi zaletasun handi izan ditu txikitandik; irakurtzea, ia genero oro, eta idaztea, irakurtzen zituen liburuetako amaierez bestelakoak irudikatzen hasi zenean. Ondotik, urtetan, proiektu bukatu gabeak edota tiraderan ahazturikoak etorri ziren.
2020an, lehen eleberria plazaratu zuen, Buen ojo (Titanium), polizia generokoa.

Ana María Martínez Mongay

Ana Martínez Mongay Zaragozan jaio zen 1964an eta, 1989tik hona, Iruñean bizi da. Filologia Hispaniarrean lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean. Gaztelania eta Literaturako irakasle aritzeaz gain, Irakasleak Prestatzeko aholkularia izan da, bai eta Irakasleen Prestakuntza Ataleko burua ere. Gaur egun, hezkuntzako ikuskaria da.

Kontakizun laburrak eta poemak argitaratu ditu “Luces y Sombras”, “Constantes vitales” eta “Almiar” aldizkarietan, eta “Al aire nuevo” (Desierto) eta “Parnaso 2.0.” (Aragoiko Gobernua) antologietan ere bai. 2015ean, De la levedad olerki-liburua argitaratu zuen (Los Libros del Gato Negro). Nafar Ateneoko “Ángel Urrutia” poesia taldeko kidea da, eta hainbat errezitaldiren antolaketan parte hartu eta lagundu du. Hizkuntzaren didaktikan, artikuluak argitaratu ditu bai aldizkari espezializatuetan, bai Nafarroako Gobernuaren edizioetan.

Anak ondutako olerki batzuk Ana Sanz Llorensen argazkien ondoan erakutsi dira, “Flecha” arte azokaren erakusketetan nahiz katalogoetan, 2014an eta 2016an.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/09/AMMMongay.jpg

Manuel Martorell

Elizondo (1953). Kazetaria eta Ekialde Hurbilean aditu den historialaria dugu. Kurduen gaian dagoen aditu garrantzitsuenetakoak, honen inguruan ere idatzi ditu zenbait liburu. Horien artean nabarmentzen dira Kurdistán, viaje al país prohibido (Foca-Akal, 2005), Kurdos (Catarata, 2016) eta epopeiaren bertsio herrikoia Mem-u-Zin, 2010ean Txalapartak euskaratua. Historiadore gisa, franquismo garaiko karlismoaren jarrera politikoa aztertu du – Retorno a la lealtad (Actas, 2010); Carlos Hugo frente a Juan Carlos (Eunate, 2014)- eta Nafarroako buruzagi komunisten biografiak berreraiki ditu – Jesús Monzón, el líder comunista olvidado por la historia (Pamiela 2001); Pioneras. Historia y compromiso de las hermanas Úriz Pi (Txalaparta, 2018)-, azken hau ere katalanera itzulia izan delarik.

ManuelMartorell
*A: JOSE CARLOS CORDOVILLA 
*F: 03-05-2019
*P: CARLOS MEDRANO SOLA 
*L: PAMPLONA
*T: ENTREVISTA AL ECONOMISTA CARLOS MEDRANO

Carlos Medrano Sola

Aholkulari eta irakaslea da. Idazle gisa zenbait liburu ditu argitaraturik, 2016an azkenengoa ekintzaileei eskainia, Los clientes no caen del cielo izenburupean. 2014an El dinero no cae del cielo argitaratu zuen, komunikabideetan kaleraturiko artikuluekin, www.eldineronocaedelcielo.com blogean irakur daitezkeenak. www.eximiaconsultores.com -eko zuzendari da, 2011z geroztik Pyme eta ekintzaileei zerbitzua ematen dien enpresa. Plan estrategikoetan, enpresen jaiotzetan, Pymeen berregituretan eta 50 enpresa baino gehiagotan kudeaketa hobekuntzak ezartzen du esperientzia.

Maika M. Molina

Maika M. Molina, Iruñean jaio zen 1969an eta txikitatik sehaskatu zen poesiaren besoetan, bere adin helduan alde batera utzi zuen arte. Papera eta arkatza urte luzez alde batera utzi ondotik, bere pentsamendu, sentimendu eta emozioak plazaratuko zituen istorio bat kontatzeko grina sortu zitzaion. Hau dena trilogia batean bilduz: A través de los espejos, zeina 2016an izan zen argitaratua lehen aldiz. Clara perdona eman zuen argitara urtebete beranduago eta Entre almas 2018an.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/07/mi-foto.jpg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2019/04/Foto.jpg

Arantxa Murugarren Arenillas

Iruñea, 1970.

Zuzendaritzako Idazkaritza Elebidunean tituluduna.

2016 eta 2018an Diversidad Literariak antolaturiko LA PRIMAVERA… LA SANGRE ALTERA mikroipuin lehiaketetako III. eta IV. edizioetan finalista izan zen, Esos días eta El sonido de la lluvia lanekin.

Letras como Espada-k antolaturiko “CHIYO-NI” Haikus lehiaketako IV. edizioan lehen saria irabazi zuen, Finalista izan zen Diversidad Literariak antolaturiko Certamen internacional de Haikus-en II. edizioan (2018). “Un lugar para soñar” antología solidarioan kolaboratu du (Es per tú Elkartea) Un instante en el tiempo-rekin.

Aldi berean 2018an bere lehen poema-bilduma argitaratzen du: No sé escribir poemas de amor (Ed. R de rarezas) eta Memoria Poética liburu kolektiboan hartzen du parte (VVAA. Ed. Pamiela) José Ramón Urtasun margolari nafarraren kuadroetan oinarrituriko bi poemarekin. Constantes Vitales aldizkarian argitaraturiko zenbait poema ere baditu. “Paraíso de Contrastes” literatura blogeko autore ere bada, non kontakizunak, poemak eta liburuetako aipamenak idazten dituen: http://paraisodecontrastes.blogspot.com/

Satur Napal Lecumberri

Satur Napal Lecumberri, Murillo el Fruto (Nafarroa), 1955, mediku, editore eta hizlaria, honako obra literario hauen autore da: Viaje por Navarra y entierros en el campo (2004); Los puentes del Camino. De Roncesvalles a Santiago de Compostela (2004); Itinerarios barojianos por Navarra (2006); César Borgia. La agonía de un monstruo (2007); Nuevo viaje por Navarra durante la insurrección de los vascos (2014); Baroja. Siempre Baroja (2019); Viaje por Xuberoa y la Baja Navarra (2019).

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2019/04/satur-fotografia.jpg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2019/03/JESÚSN.jpg

Jesús Nieva Ozcoz

Jesús Nieva Ozcoz Cadreitan jaio zen, Nafarroan, 1960an. Ezkondua eta bi seme-alaben aita, Gaztelania eta Literatura ikasgaiko irakasle gisa ari da lanean Tuterako San Francisco Javier eskolan 1986az geroztik. Kontakizun labur eta poesiako lehiaketa zenbaitetako irabazle izanda, Talía antzerki taldeko zuzendari da 1986. urtetik. 2015ean editatu zuen bere lehen eleberria El tesoro de la ciudad perdida, New York eta Machu Picchu artean girotzen den eleberria, zeinetan hiri peruarraren “aurkikuntza” den inspirazio iturri. 2017an argitaratzen du bigarren eleberria La isla del último pirata eta, honetan, sagak jarraitzen du, aurkitu gabeko altxor mitiko batekin, Limakoa. New Yorketik Coco irlara egiten du bidaia kasu honetan, 1913an. Bere hirugarren eleberriak Alas de mariposa norabidea aldatu eta esperientzia pseudoautobiografikoa kontatzen du, antzerki taldeko kide izandako ikasleen kasuen bidez, bere hezitzaile ikuspuntua emanez. Emozioz eta sentimendu pertsonalez beteriko ipuin, esaldi eta narrazio nahasketa.

Juan Carlos Ochoa Abaurre

Juan Carlos Ochoa Abaurre (Erri-Berri, Nafarroa) ─ Antropologia filosofikoaren eta Kulturaren filosofiaren esparruetan doktore Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik─ Peruar Amazoniako herri indigenekin gauzatu ditu ikerketa antropologikoak, Chamanismoaren fenomeno eta mitoak aztertuz. Iquitoseko Amazonia Peruarraren Unibertsitate Nazionalean irakasle gonbidatu gisa aritu izan da eta baita Salamancako unibertsitateko Antropologia Iberoamerikarreko Doktoretza programako irakasle kolaboratzaile gisa ere. Gaur egun Iruñeko UNED-eko Irakasle eta Filosofia departamentuko tutore da, baita Pentsaera Klasikoko irakasle NUP-eko Tuterako Esperientzia gelako irakasle ere. Bere Curriculumean nabarmentzen dira, gainera, Antropologia eta Filosofiaren inguruan aldizkari zientifikoetan egin dituen argitalpenak eta Mito y Chamanismo en el Amazonas izeneko liburuaren argitalpena (Eunate 2013). Maestros del saber, aprendices del vivir saiakera argitaratu du berriki (Eunate 2016) eta orain Greziar Filosofiako beste liburu bat idazten ari da. Bere Aholkularitza Filosofikoko kontsulta pribatuan jarduten da aldi berean filosofo aholkulari gisa.

Informazio gehiago hemen: www.asesoramientofilosofico.es

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/Foto-Asociación.jpg
Alfonso Olaz-square

Alfonso Jesús Olaz

Iruñean jaio (1961) eta hantxe bizi da. Luzaroan aritu da giza baliabideetako aholkulari eta, gaur egun, Segurtasun Pribatuaren Arloan ari da lanean. Gizarte Graduatua ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean eta, egun, Teologia ari da ikasten Salamancan. Psikologiako ikastaroak egin ditu Salamancako Unibertsitatean eta literatur lehiaketaren batean parte hartu du. El rincón del peregrino bloga administratzen du Religión Digitalean eta lankidetzan dihardu hainbat hedabide sozio-erlijiosotan. Iaz, Las Miradas de Jesús argitaratu zuen Amazonen, hau da, Jesusen begiradaren inguruko gogoeta xume eta sakonak, Ebanjelioa oinarri harturik, hala sinestunarentzat nola agnostikoarentzat.

Gizakiarengan sinestea du xede, kontraesanak kontraesan, eta hala eta guztiz ere, Jesusengan sinesten du. Gaur egun, bigarren edizioa prestatzen ari da.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/Carlos-Ollo-Razquin.jpg

Carlos Ollo

Iruñea 1972. Pedagogian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatearen eskutik eta Neuroerrehabilitazioan Budapesteko Petö Institutuaren eskutik (Hungaria). Budapesten bizitako urteen fruitu da El cuaderno húngaro (Meettok, 2014) argitalpena, non altzairuzko teloiaren atzeko bizitza kontatzen duen eta nola erregimen komunista autoritarioak milioika bizitza zapuztu, deformatu eta bere egin zituen behar ez bezala. 2015ean ikusi zuen argia ¿Quién con fuego? lanak (Erein). Nafarroan giroturiko polizia-nobela bat, zeina landa thriller-aren adarrean kokatzen den eta protagonistatzat Faustino Villatuerta inspektorea, bere alaba Nerea Villatuerta (hau polizia ere bai) eta Javier Erro inspektoreordea dituen. Hirurek argitu behar dute Ultzurrungo bere etxean agertzen den gorpuaren heriotzaren zergatia. Honek gerraostera, makiengana eta Ameriketara emigraturiko artzainen mundura eramanen dituen korapiloa argitzera eramanen ditu. 2018an A la luz del vino argitaratzen du.

Carlos Ollo Razquin garun-paralisia duten haurrekin aritu da lanean irakurle eta itzultzaile gisa eta gaur egun Bigarren Hezkuntzako irakasle da Iruñeko eskola batean.

Javier Otazu

Iruñean jaioa, 1971n, Javier Otazu Ojer ADE lizentziaduna da eta doktoregaia Ekonomian. Jakintza sortu, eskuratu eta zabaltzea da bere jarduera nagusia. Horretarako, irakaskuntza darabil hainbat arlotan, hala nola matematikan, finantzetan, estatistikan eta ekonomiaren munduarekin lotutako guztietan.

Hainbat hedabidetan da kolaboratzaile eta 350 prentsa-artikulu baino gehiago argitaratu ditu. Bestalde, dibulgaziozko hainbat ikastaro egin ditu aurrez aurre, online eta biak konbinaturik. Honatx izenburuetako batzuk: funtsezkoa ikusezina da edo erosketa inpultsiboak, inbertsio emozionalak: hobetu daitezkeen erabakiak. 2019an, bi liburu argitaratu zituen. Lehena, autoeditatua: Kratos. Un camino para llegar al buen gobierno interior y exterior. Azken buruan, "arauak ezagutzea da kontua. Eta gero, inork baino hobeki jokatzea” (Albert Einstein).

Bigarrena, Ideas de Economía de la Conducta (Behavior & Law Ediciones). Teoria tradizionala zabaltzen duen alor ekonomiko baten printzipioak ulertzea da kontua; izan ere, psikologia, finantzak edo soziologia hartzen ditu kontuan, giza portaera azaltzeko, betiere portaera horrek gizarte ongizateko adierazleekiko duen elkarrekintzaren inguruan.

Gaur egun, beste liburu bat dauka langai beste egile batekin, denboraren joanean eta espazioan aldatu gabe iraun duten portaera-arauak azaltzen saiatzeko. Zizeronek esanen zuen bezala: O tempora, o mores.

JAVI-Otazu-square
Presentación de la novela 'El árbol de las historias vivas', de la periodista y escritora Katrin Pereda Eusa. 

Biblioteca y Filmoteca General de Navarra. Pamplona, 10.12.2018.

Katrin Pereda 

Iruñean jaio zen 1988an. Kazetaria da eta Diario de Noticias- non kirol zutabegilea ere izan zen 2010etik 2013ra-, Agencia EFE eta komunikazio gabinetetan aritu da lanean, besteak beste. 2018an El árbol de las historias vivas liburua kaleratu zuen, bide baztandarra eszenatoki duen lehen nobela. Autoreak 2012an Donejakue bidearen zati bat egin zuen bakarrik, eta hortik obraren jatorria. Bidaiak bultzatu zuen istorioa idaztera, non erromes talde bat Donejakue bidea Baztanetik (Nafarroa) egiten saiatzen den. Ibilbidean ekaitz batek harritu eta, oihan hostotsu batean galduta, babesa topatzen dute etxola berezi batean. Gorixeti izeneko emakume batena da etxea, iragan misteriotsua duen emakumea. Berak azalduko die Zurikoren historia, jende talde arriskutsu batek erretako herria.

Nobela hau plazaratu aurretik, autorea hautatua izan zen Pensamientos para la Eternidad (2014) I. Antologian eta finalista izan zen Cuentos de Navidad Heraldo de los Reyes Magos Lehiaketan La postal (2013) lanagatik. 2017an Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Festibaleko gazteen epaimahaikide izan zen.

2020ko urtarrilean mendekuaren inguruko mahai-inguruan moderatzaile lanak egiten aritu zen Santiago Díaz, Miguel Aguerralde eta Ibon Martín idazleekin batera, Pamplona Negra Festibalaren seigarren edizioaren markoan.

Kazetaritzaz eta literaturaz harago, Bocatas Navarra, ANFAS edo Médicos del Mundo bezalako antolakuntza sozialetan aritu da bolondres.

Alfredo Pereg 

Alfredo Pereg Ibero Caracasen jaio zen 1952an. Publizista, bere bizi gehiena eskaini dio bai zale gisa eta baita profesional gisa ere, kirolari, Nafarroako Saskibaloi Federazioan eta Colegio Cardenal Larraonan.

Idazketarekiko zaletasunez, bere emazten Isabel Díaz de Cerioren heriotzak bultzatu zuen narratiba eta poesia tailer desberdinetara. Nafar Ateneoko eta Santi Elsoren Tailerreko jardueretan hartzen du parte.

Nudos poema-bilduma bihurtu ditu errealitate bakarka 2019ko urtarrilean eta Sotto Voce, beste poema-blduma bat sortu du tailerreko beste kideekin batera, 2019ko urrian.

IMG_20190614_170450
IMG_20190914_003110

Laura Pérez de Larraya

Mundu akademikoagatik egon da beti Laura P. Larrayaren bizia baldintzatua. Aita abokatua zuen ama irakasle zen artean. Haiek izan ziren irakurzaletasuna piztu ziotenak, gerora urteetan zehar pasio bihurtu zaion jarduna. Iruñean jaio eta kokatua eta Nafarroako Unibertsitatean zein NUPen ikasketak bukaturik, Lehen Hezkuntzako irakasle gisa ari da gaur egun. Aisialdia familiaren, lagunen eta bere bizia osatzen duten istorioen artean banatzen du.

Laura P. Larrayak 2012an debutatu zuen Las correas de Julia lanarekin, suspense obra bat, zeinari 2014an Cuando los ángeles caen eleberriak jarraitu zion. Sangre de cristal, La Hija del Viento trilogiaren lehenengo partea, Héroes de Papel argitaletxearen eskutik heldu zen liburudendetara 2019ko ekainean.

Itziar Pérez Vallespín

Itziar Pérez Vallespín (Tutera, Nafarroa). Idazten hasi zenetik darama ipuinak ontzen. Oraindik ere gehienak gordeak ditu. Geroago diseinu grafikoa, marketina eta hizkuntzak ikasi zituen, enpresetan eta hizkuntza akademietan aritu zen lanean, eta 25 urte bete arte ez zion idazketari berreldu.
Lehen libururako, buruan betidanik zerabilen ideia bati eman zion segida eta haurtzaroko bere ipuin bateko protagonista erauzi zuen ahanzturatik: Piso 201 –saga pentaDimensional– (Caligrama argitaletxekoa). Fantasia-zientzia fikziozko sorta bateko lehena da. Hainbat hiritan aurkezteko zortea izan zuen, baita Bartzelonan Sant Jordin eta Madrilgo liburu azokan ere.
2021ean, sorta bereko bigarren lana argitaratzea dago aurreikusia: Atardecer 22. Egileak berak sortu duen mundu berri bat zabalduko du, zeinean fikzioa eta errealitatea eskutik helduta baitoaz.

Itziar

Iñigo Pimoulier Ugarte

1987ko martxoaren 21ean jaio zen, erdi-loraturiko kimuen artean eta Txantreako rock usaindun kaleetan hazi da. Ahuntz bokazioko pertsonaia hau bizarra egiten baino lehenago hasi zen liburuak irensten eta orain, bizarra egin gabe segitzen duen honetan, tinta artean murgildurik jarraitzen du Bukowski, Ángel González, Kerouak, Kutxi Romero edo Pedro Juan Gutierrezekin tragoak hartua da. Nerabezaroaren zurrunbiloan hasi zen paperak letra ez oso argiz zikintzen eta aipatu berritakoen hitzei jarraika. Gutxinaka joan zen bere lehen harrikada katalogoa den honetarako bidea topatzen Disturbios en la azotea, poema-bilduma zuzena, non egunerokotasunaren irudiak zauri zaharrak irekitzen saiatzen diren, batzuetan ez erabat itxitako zauriak.

Lehen liburu honen aitzakiapean ibili da tabernaz taberna, liburutegietan eta Espainiako txoko desberdinetan, bakarrik batzuetan eta Sonic Toys bandaren laguntzaz besteetan. Azken hauekin doanetan, tragoak partekatzeaz gain, rocka eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna eskaintzen dute.

Gaur egun, bere bigarren poema-bilduma izatea espero dugunari forma ematen ari da.

libros
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2019/03/Koldo-mar.jpg

Koldo Pla Larramendi

Irakasle jubilatua, gaztelaniaz eta euskaraz aritzen da arazorik gabe, baina bere produkzio poetiko gehiena gaztelaniaz egina da. 2011n argitaratzen du bere lehen poema-bilduma Al Borde de cada día, garai eta gai desberdinetako poemak bilduz.

Memoria historikoaren aktibista da aspalditik eta bere poematako asko harekin lotuak daude, 2016an Será grana la lluvia izenburupean argia ikusiko dutenak. 2014-2015ean Santiago Elsok zuzenduriko tailer poetiko batean hartzen du parte eta, tailer honen bultzadaren eraginez argitaratzen du bere hirugarren poema-bilduma La guzzi roja. Bai hau eta baita aurreko biak ere Cénlit Ediciones-ek editatuak izan dira.

2015 eta 2017 artean Esther Ramón eta Olvido García Valdés poetek Getafeko Fundación José Hierroren eskutik emandako tailerretan parte hartzeak bultzatu zuen hausnarketa poetiko berri bat non, Conjuro poema bilduman biltzen den. Denbora tarte honetan berean biltzen ditu hausnarketa sozio-poetiko batzuk, 2018ko abenduan edizio prozesuan dagoen 80 pulsaciones/80 taupada poema-bilduma elebidunaren bizkarrezur izanen direnak. Azken poema-bildumak La luz y la palabra du izena eta, editatua izan ez bada ere, publikoki aurkeztuak izan dira 35 argazki-poema hauek. Zenbait aldizkari poetikotan eta publikazio kolektiboetan kolaboratu du eta finalista izan zen I. EOS-Barbarin Lehiaketa Poetikoan (2010).

El fuerte de San Cristóbal en la memoria-El cementerio de las botellas liburuko egilekide ere bada, Francisco Etxeberriarekin partekatzen duelarik autoretza.

Begoña Pro

1971ko uztailaren 16an Iruñean jaioa. Informazioaren Zientzietan lizentziatua da. Erdi Aroak eta fantasiaren generoak liluratua. Eleberri historikoa eta narrazio laburrak idazten ditu. 1177 eta 1220. urteen arteko Nafarroan giroturiko tetralogía bat argitaratu du, La chanson de los Infanzones izenburupean. Titulu hauek osatzen dute: El anillo del leal, La dama del velo y el laurel, Las cadenas del reino eta Las cartas codificadas. Saga horren jarraian etorri ziren Bajo las cenizas de la Navarrería, La dama Blanca de Champaña eta Historia de Navarra para niños. 2018an debutatu zuen fantasía generoan Al pie de la muralla lanarekin. Kontakizun laburren liburu bat ere argitaratu du: La trovera del Runa. Bere Roncal el Salteador kontakizuna Antología. Narrativa vasca actual II. liburuaren parte da. Eta Jaque a Navarra izenekoa, 24 relatos navarros liburuaren barnean aurki dezakegu. Casteldefells-eko Cuentos del Castillo, Castrum Fidelis Nazioarteko I. Lehiaketa irabazi du Pirata vos, pirata ella lanarekin, eta Beldurrezko eta Fantasiazko II. Walskium mikroipuin lehiaketa Las faudes de hielo.

Bloga: preferenciacubierta.blogspot.com

ANE-NIE
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/leonardo.jpg

Leonardo Resano

Iruñean jaio eta Andosillan (Estellerria) hacia, Gizarte Lanean eta Coaching-ean diplomatua eta Motibazio Pertsonalean aditua, hirugarren adinaren sektorean hasi zen lanean, aktibazio mental eta memoria ikastaroen bidez.

Aurrerago, adin guztiei ireki zizkien ikastaroak, motibazio eta autoestimu gaietan espezializatuz eta Nafarroako zonalde desberdinetan hitzaldi eta klaseak eskainiz.

Navegando por la mente (Eunate 2013) eta En este momento… (Eunate 2017) lanen egile, gaur egun orientatzaile pertsonal, hizlari eta adimenarekin eta sormenarekin zerikusia duten gaien inguruko irakasle gisa ari da lanean. Baita lekuko telebista eta kultur elkarte desberdinetako ohiko kolaboratzaile gisa ere.

Idazteko zaletasuna txikitatik datorkio, eskolan ipuinak asmatzen zituelarik. Aurrerago narrazio laburraren zale bilakatuko zen, eta baita posiaren eta saiakeraren zale ere, hainbat literatura lehiaketatan finalista izan delarik.

http://reynodepi.blogspot.com.es/

Javier Rey Baraicoa

Javier Rey Bacaicoa (Erriberri 1954-Iruñea 2020) ikasketez biologoa izan zen, baina erretiroa hartu baino lehen, ikerketan eta irakasle aritu zen (Lehen eta Bigarren Hezkuntzan), bai eta argazkigintza dokumentalean ere. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuko Argitalpen Funtseko zuzendari izan zen bost urtez. RutasNavarra web orriko bazkide sortzaileetako bat izan zen. Webean, mendiz mendi eta bazterrez bazter oinez ibiltzeko ibilbide ugari ageri dira. Conocer Navarra aldizkarian ere aritu zen lankidetzan, argitalpena agertu zenetik.

Azken urteetan, gehienbat, literatur sorkuntzan pausatu zuen begirada. Beti idazten aritu bazen ere (antzezlan txikiak, poesia, narrazio laburrak…), azken garai horretan eleberria landu zuen ia erabat.

2017an, El síndrome Virila plazaratu zuen, hots, Iruñean gertatzen den zientzia fikziozko istorio arras berezia.

Bukatuak bazituen ere, argitalpenaren zain gelditu ziren beste bi eleberri:  Maldita sonrisa eta El hada Zarrapastrina haurrendako lana

JavierReyBacaicoa
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/Susana-Rodriguez-Lezaun.jpg

Susana Rodríguez

1967an Iruñean jaioa. Kazetaria bokazio eta ogibidez, EHUren eskutik Informazioaren Zientzietan lizentziatua. Txikia zelarik bazekien trebea zela istorioak kontatzen. Benetakoak batzuk, zeintzuk lan egiten duen egunkarian plasmatzen dituen egunero. Asmatuak beste batzuk, bere ipuin eta eleberrien orrialdeak betetzen dituztenak. Txikitatik irakurzalea delarik, egile latinoamerikarrekiko sentitzen du zaletasunik handiena, Gabriel García Márquez nabarmenduz, zeinaren liburuak “akabatzen” zituen hamabi urte besterik ez zuela. Nobela beltza izan zen, aldiz, bere begietan bizitza izugarrizko trama bilakarazi zuena, non gurutzatzen duen edozein pertsona pertsonaia interesgarri bihur daitekeen eta egoera bakoitza intrigaz beteriko eszena. Soriako Heraldo-n, El Mundo-n eta Diario de Noticias de Navarra-n aritu da kazetari, non ia hamarkada batez koordinatu eta landu duen astean behineko maiztasunez argitaratzen zen gehigarri bat, egungo hezkuntzari eskaintzen ziona. Horrez gain, kulturaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren inguruan aritzen diren web orrietako edukia landu du eta 1992ko Sevillako Expo Unibertsalean Soria probintzia ordezkatu zuen bideo promozionalaren egile izan zen. 2003. urtean erdietsi zuen Barañain Hiriko Sari Periodistikoa. 2015ean argitaratu zuen bere lehendabiziko eleberria, Sin retorno, zeinak jarraipena izan duen 2017an Deudas del frío lanarekin, biak DeBolsillo argitaletxearekin (Penguin Random House Mondadori). Gaur egun zuzentzaile eta editore gisa egiten du lan, istorio berriak idazten jarraitzen duen bitartean.

Informazio gehiago hemen: susanarodriguezlezaun.com

Iván Romo Arbide

Iván Romo Arbide Bilbon jaio zen, 1971ko udaberrian.
Zuzenbidean lizentziaduna da eta Zigor Zuzenbidean doktoregaia Deustuko Unibertsitatean, eta erabat galduak diren auzien defentsan jardun zuen. Gero, lege eta jurisprudentzietatik desertatu zuen, Siemens Gamesa multinazionalak eskaini zion haize berriztagarriaren erbestean gerizpetzeko. Haren babesean garatu du lana azken hamabi urtean.
Euskal Akuarelisten Elkarteko kidea da eta, ohorezko bazkide diplomaduna, Athletic Club de Bilbao taldeari fidel izan zaiolako etengabe mende laurdenetik gora.
Milurteko berria hasi zenetik, Tuteran bizi da, Nafarroako Errege Bardeako Parke Naturaletik hurbil. Inguru horrek txirrindularitza ibilbideak eta paisaia ikusgarriak eskaini dizkio, eta horiek oro argazkiratzen eta kontatzen ditu trebezia handiagoz edo txikiagoz, ipar haizeak eragozten ez dionean. Argazki eta olerki horietako batzuk bere lehen liburuan sartu ziren: "Herrumbre".
Lehen literatur esperientzia hori buru gaixotasunari eta hura gainditzeari buruzko kontakizun pertsonala izan zen; beraz, beharbada, teknikoki ez daiteke eleberritzat jo, edo agian, bai.

Ivan
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/irene.jpg

Inés Sáenz de Pipaón

Gizarte langile gisa zazpi urtez jardín ondotik soziologia ikasi zuen. Bere lan esperientziaren parterik handiena Nafarroako Administrazio Foraleko Osasunaren eta Politika Sozialaren departamentuetan eman du, planifikazio eta ebaluazio teknikaria izanik. Izaeraren edo bere esperientzia propioaren ondorioz, begirada integral baten aldeko jarrera izaten du, arreta gunea pertsonarengan jarririk printzipalki eta modu honetan humanismoan sakonduz. Zerbitzu mentalen, soziosanitarioen eta osasun zerbitzuen inguruko ikerketa desberdinetako programen eta planen egilekide izan da, Iruñeko Udaleko zerbitzu sozialetan zuzendari ibili da, irakasle asoziatu izan da NUP-en, ikerketa taldeekin kolaboratu du (Bartolomé de Carranza Fundazioa, Las Redes de los Cuidados Informales)… Argitalpen kolaboratibo batzuk: Factores sociales en la evolución del alcoholismo, Los recursos sociales en Navarra. Guía de servicios sociales, Plan de Atención Integral al Anciano, Plan de Asistencia Sanitaria a la Mujer, Los Servicios Sociales del Ayuntamiento de Pamplona. 1995-1999, La intervención penal y asistencial con los Menores de 18 años, El tratamiento de los Sistema Judicial Penitenciario eta Sociosanitario de las personas drogodependientes con problemas penales.

Carlos Sánchez

Iruñean jaio zen, 1973an, amak bere tarte libreetan irensten zituen eleberriz inguratutako logela batean.
Orrialde horietan leku aunitz ezagutu zituen eta, geroago, haiek bisitatzea erabaki zuen.
Bere kasa ikasia, hainbat herrialdetan bizi izan zen. Nazioarteko merkataritzan, garraioan eta logistikan lan egin zuen, bai eta ostalaritzan eta turismoan ere.
Nafarroara itzuli, berriro alde egin eta, duela bi urte, itzuli egin zen, plazaratu berria den liburua idazteko, hain zuzen ere.
La Flor de mi vida du izenburu, eta Charlie Walker goitizenarekin sinatu du. Bidaia bat da kanpotik barnerantz eta barnetik kanporantz.
Egiazko istorioa da, sekulako lekukotasuna beren hazkuntza pertsonalean dabiltzan guztiendako eta kontzientzia pizteko.

Carlos

Adonis Sánchez

Adonis Sánchez Bonilla. 1979an Tuteran, Nafarroan jaio. Historian eta Telekomunikazioetan formatua. Historiazalea, Erdi Aroko zalea batez ere. 2016an ekin zion publikoki bere lehen literatur produkzioari. Narrazio Historikoen Hislibris Lehiaketan bigarren postua lortu zuen (2017) eta urte horretan bertan izan zen argitaratua Evohé-ren eskutik egindako kontakizun historikoen bilduman. Iparraldeko Erdi Aroko literaturaren estilo propioaren berrelaboraioan dago zentratua bere produkzioa.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/foto-Adonis-Sanchez.jpg
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/XGGIWjrN.jpg

Idoia Saralegui

Idoia Saralegui San Sebastián (Iruñea, 1971). Gizarte Hezkuntzan eta Gizarte lanean diplomatua eta Gizarte Psikologian lizentziatua, doktoretza kurtsoak ditu soziologian. Iruñeko Udaleko zinegotzi da 2007tik, Iruñeko garapen komunitario eta gizarte-ekintzen eremuko bazterketa teknikaria da. La proposición de Carola eta Fantasias absurdas (Escritores de Romántica Elkarteko I. Sariaren irabazle) argitaratu ditu. 24 Relatos Navarros eta Piel de Mariposa antologietan hartu du parte eta datozen hilabeteotan argitaratuko du bere hirugarren eleberria: El efecto Libélula. Mujer de Hoy aldizkariko"Se busca escritora" lehiaketako irabazle eta Pandora Magazine aldizkari kulturaleko finalista.

C:\Users\HACASTILLO\Downloads\foto.jpg

Maite Sota

Medikuntzan eta kirurgian lizentziatua eta pediatrian eta bere gune espezifikoetan aditu Zaragozako Unibertsitatearen eskutik, Lehen Mailako Arretaren esparruan egiten du lan Iruñean, duela 20 urte hasi zelarik. Txikitatik irakurketa eta idazketari zaletua, 2006an Cuaderno de cuentos izeneko txikienendako ipuin motzen antología idatzi eta ilustratzen du.

2009an XII. mendeko gertakari batzuk birsortzen ditu gazteendako idazten duen El viaje fantástico abentura errelatoarekin. 2012an tontolapiko dotore baten abentura eta ezbeharrak kontatuz idazten du Necoleto Pambí. Historia de una vida insípida sátira. 2013an pertsonaia atenporal batek egiten duen bidaiaz idazten du, non protagonistak bidaia bat egiten duen lehen erlijio monoteisten hedapen eta garapenean zehar. El ser encadenado izenburupean.

Beranduago El informe Ulises idazten du, 2017an Pamiela argitaletxeak argitaratzen duena, non genero beltzak egungo gizarteko botere harremanak tratatzen dituen, zehatzago pederastia eta eliza katolikoak honekiko izandako estalketa. Irailean ikusten du argia eleberri honen bigarren edizioak.

2018ko urrian errelato labur eta poesiazko Los Caños Dorados XVI. Lehiaketa Nazional eta IX. Lehiaketa Internazionala irabazten du, El enorme universo de una niña pequeña lanarekin, antologian argitaratua. Urte bereko azaroan Ponle fin para tener un principio izeneko genero indarkeriaren kontrako errelato laburren VI. Lehiaketan irabazle aterako da El precio de vivir obraz. 2019ko maiatzean La soledad de la higuera plazaratzen du Pamiela argitaletxearen eskutik, non topatuko ditugun, alde batetik, 36 gerrako memoria eta maitasun istorio bat eta, bestetik, esplotazio sexuala xede izanik lan egiten duen jendearen inpunitate eta tolerantziaren drama infinitua.

Ezkaba argitaletxeko komiteko kide, Txotx ezizenpean kolaboratzen du hilero. Gaur egun bere El sexo derramado en rojo eleberriaren zuzenketa lanetan ari da; gurutzatzen diren emakumezkoen istorioen historia bat, zeinetan emakumeek elkar begiratu eta ulertzen duten sexua denean, bere interpretazio desberdinetan, haien artean berdindu eta bereizten dituen fenomenoa

María Luz Vicondoa Álvarez

Kazetaria eta idazlea. Diario de Navarrako ekonomia eta enpresak atalean lan egiten du, eta Iruñeko atalean ere aritu da. Informazioaren Zientzietan da lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, El País/Unibertsitate Autonomoa masterduna eta, Valladolideko Unibertsitatean, zinema-kritika ikasketak egin zituen. Halaber, Cinco Días (Madril), El País (Bartzelona) eta Servimedia (Madril) hedabideetan aritu da lanean, bai eta Nafarroako Unibertsitatean ere, informazioaren etikako eta deontologiako irakasle gisa. Unibertsitate esparruan, La independencia del ombudsman en la prensa de España argitaratu du, Nafarroako Unibertsitateko Comunicación y Sociedad sailean (1995).

Idazle gisa, lan hauek argitaratu ditu: Joaquín Gortari. Una vida al servicio de Navarra. Memorias (Fundación MTorres, 2018), Una vida dedicada al enfermo. Federico Soto Yarritu. Psiquiatra (Eunsa, 2020) eta Vidas y ausencias desmenuzadas. Cuentos, relatos y otras historias (Papeles del Duende, 2020). Hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, hala nola Tomás Belzunegui Saria; Nafarroako Kazetarien Elkartea/Errege Magoen Kabalgatakoa; Burlatako Udaleko Carmen Ros Haur Ipuinen Lehiaketakoa; La Buena Prensa Saria, elkarrizketa sailean; Emakumeak Literatur Lehiaketa, Tajosalor Mankomunitatekoa (Cáceres); Gracias Profe Saria, Aula 2koa; eta finalista izan da Juan Bonal Fundazioko Relatos y Viajes Solidarios lehiaketako hainbat ediziotan, eta era berean, blogsanfermin.com blogaren San Fermin kontakizun txikien lehiaketan.

María Luz Vicondoa

Nuria Viedma Hervás

Iruñean jaio zen 1974ko abenduan, Mutiloan. Txikitatik izan zuen musikarekiko eta idazketarekiko zaletasun handia. Bere motibaziorik handiena sortzea zen, istorioak asmatzea, hauek paperean edota kantuetan plasmatuz soilik. 1988an bere rock taldearekin hasi zenetik da abeslari. Geldiezina, irekia eta gauza berriak ikasteko beti prest. Ile-apainketa eta estetika ikasi zituen eta urte luzez aritu zen horretan lanean. Helduaroan Administrazio Kudeaketa Teknikari titulua atera zuen eta horretan dabil gaur egun. Los sueños de Julia da bere lehen eleberria, zeinarekin hasten den bere idazle handi bat izatearen ametsa betetzen.

https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/bb-plugin/cache/Nuria-Viedma-Hervás-square.jpg
Foto libro

Carlos Aitor Yuste

Madrid, 1974

Historialaria lanaldi osoan eta baso-zuhiltzailea udako kanpainatan. Hedapen historikoaren jarraitzaile sutsua. Bere lehenengo liburua Jon Arrizabalagarekin batera argitaratu zuen Almuzara argitaletxean, Esto no estaba en mi libro de historia de la medicina izenburuarekin. Hilabete batzuek beranduago, argitaletxe berdinean, bere lehenengo eleberria kaleratu zuen: La conjura de los libros. Azken hau, Espainako Carlos IV. garrenaren garaian kokatutako fikzio historikoa, polizia-kutsua duena. Gainera, eskualde mailako egunkari batzuetan tarteka parte hartzen du kanpo-politika gaien inguruan. Baita sukaldaritzaren inguruan ere!

Gainontzekoan, akats sorta ederra dago aipatzeko. Zerrendatzen aspergarriak!

Nerea Zubikoa

Nerea Zubikoa (Iruñea, 1975) yoga irakasle ari da lanean, bai eta terapeuta ere, duela 15 urtetik hona.

2019ko eguberrietan New Yorkera bidaia bat egin ondoren sortu zitzaion idazteko beharra eta, 2020ko irailean, bere lehen literatur lana autoargitaratu zuen: Poemas, Haikus y otros relatos.

2020an zehar, Nerea Zubikoak hainbat literatur sariketatan parte hartu zuen olerki, kontakizun labur eta haikuen bidez. Ondotik, printza horiek zenbait antologiatan aukeratu eta argitaratu dituzte.

Bikain nota eskuratu zuen sormenezko eta narraziozko idazketa prestakuntzan. Egun, Ikasketa Ingelesak ikasten dihardu UNEDen.

Nerea Zubikoa
https://escritoresnavarros.com/wp-content/uploads/2018/03/mikel.jpg

Mikel Zuza

Idazle, liburuzain eta historialaria (ez beti, hala ere, ordena horretan). Esklusiboki historiaren alorrean aritzeari utzi zion konprobatu zuenean onek ez zutela ia inoiz irabazten eta askoz gehiago interesatzen zitzaiola galtzaileen bertsioa, “benetan” pasatu zena finkatzen duten horiena baino. Hortaz, tintontzia eta armak harturik pasa zen literaturaren mundura eta onduz geroztik narrazio liburuak argitaratu ditu (Crónicas irreales del Reyno de Navarra, Libro de Horas, Libro de los Teobaldos, Nafarroako Erresumako kronika ezZinezkoak). Causa perdida eleberria, zeinak erakusten duten Nafarroaren iragana bere ikuspuntu pertsonal –eta nahiko ironikotik-. Baina, batez ere, denboraren hesiak berdin zaizkiola, uste baitu orain aldiak kontatu digutena baino gehiago zor diola iraganari. Ez du uste, ordea, iragan denborak hobeak izan zirenik eta sakonki gorroto du ezagutzen den alde txarrarekin konformatzea. 2016an ipuin liburu berri bat argitaratu zuen (Scherzoak), zeina irakurtzeko musika edota entzuteko irakurketa gisa definitu litekeen. Horrela ba, izenburutzat Izaga en el corazón daraman testu bilduma bat eman zion inprentari, ongi aski baitaki hori dela eta ez Tomas Mann-ena, bere benetako mendi magikoa.

Zure zain gaude...

Libururen bat argitaratu baduzu, Nafarroarekin harremana baduzu eta ANE/NIEren parte izan nahi baduzu, ez izan zalantzarik...