Yolanda Almeida

1990an jaio zen, Kanaria Handia izeneko uharte txiki batean. Han ere bere ikasketa gehienak egin zituen, harik eta Nafarroara bizitzera etorri zen arte. Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziatu zen lehenik, eta gero, berriz, Nazioarteko Merkataritzan. Zenbakiak eta letrak izan ditu beti gustuko. Bere lehen idazlana lehiaketa baten bidez argitaratu zen, 2013an, berak idatzitako mikrokontakizun bat aukeratu baitzuten Acen argitaletxeko “Cachitos de Amor II” liburu solidarioan. Gero, “365 reflexiones para conseguir un negocio con éxito” lanean, gogoeta bat plazaratu zuen 2014an, hots, “La información como herramienta”. 2015ean, poesia eta nobela idazteari ekin zion. Horrela, “Diversidad Literaria” lehiaketaren bidez, “Antología Versos desde el corazón I” ondu, eta era berean, “El Vagón de las artes” kultur aldizkarian, “Poemas Luz” eta “Batallaba el alma” idatzi zituen. 2015ean, bere azken lana plazaratu du (oraingoz), “Asesinato en la Bahía” polizia-eleberria, Diversidad Literaria etxearen eskutik.

Informazio gehiago

Iñaki Arbilla

Iruñean jaio zen 1976an. Fikzioaren eta aktualitatearen idazkerekiko zaletasunak ikus-entzunezko komunikazioa ikastera eraman zuen. 2002an El País de las Tentaciones-ek antolaturiko I. Mikroipuin Lehiaketan irabazle izan zen diktadurapeko Argentinan girotutako narrazio labur batekin. Lau urte beranduago Radio Nacional de España-k antolaturiko VI Concurso de Relatos de La Radio lehiaketan irabazle izan zen. Kasu honetan, irratia India eta Bolivia antiplanikoaren arteko errealitate desberdinen arteko hari izanen zen. Gidoigile gisa Gidoi Onenaren saria lortu zuen 2017an III Ukerdi Film Muntain Festival-en «El invierno interior» film laburraren idazketagatik. 2015ean bere lehen eleberria autoeditatu zuen, «Berdi», euria egiteari uzten ez dion eta atze-oihal gisa krisi ekonomikoa eta Erakundearen jarduera armatuaren etetea dituen hiri batean giroturiko thriller politico-sozial latza. Ordudanik, SANdEDRO dokumentala zuzendu eta gidoia idazten du: Argaren ibaiertzean kokaturiko jabetza munizipaleko 70 urteko auzoaren biziaren historia. Gehiago hemen: www.inakiarbilla.com

 

Informazio gehiago

Gregorio Armañanzas

1953an Lizarran jaioa. 14 urte zituela eskolako idazlan batengatik hautatua izan zen. 2009an bere lehen eleberria argitaratu zuen El Atrapasueños. 2013an bere Psikiatra ogibidearekin lotutako saiakera bat argitaratu zuen: harreman toxikoak, jazarpena, tratu txarrak eta mobbinga (Eunate 2013). Bi urte beranduago Fantasmas de nuestra guerra agertu zen (Eunate 2015). Gaur egun beste eleberri bat du idatzia, berrikusten ari dena, eta laugarrena ari da idazten. Bere orain arteko eleberri guztiak lehenengo pertsonan daude idatziak, bere lanbide eta introspekzio elementuagatik eta bere bokazioko pertsonekin identifikatzen delako. Idatzi duena bere bizitzako beste pasarte baten gisa ulertzen du. Bere lehen eleberria ipuin bat zen hastapenean, norbaiti gustatu eta honek jarraitzeko animatu zuelarik.

Informazio gehiago

Jon Arretxe

(Basauri, 1963) Arbizuko bizilagun, doktorea da Euskal Filologian, Gorputz Heziketan lizentziatu eta Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan osatu ditu bere Piano eta Kantu ikasketak. Egile polifazetiko honek, zeinak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratzen duen, ogibidetzat du sorkuntza literarioa, baina bere bidaia eta liburuez hitzaldiak eskaintzen ditu. Horrez gain, opera abeslaria da, koroetan nahiz bakarka. 30 obra baino gehiago ditu eta horien artean aipagarri dira bidaia-literatura (7 Kolore/ 7 Colores, Tubabu, Oroituz/ El Sur de la Memoria…), hau literatura (Harresi Handirantz/ Hacia la Gran Muralla, Beti Iparralderantz) eta nobela beltza. Azken genero honi dagozkio Morto Vivace, Xahmaran, Tangerko Ametsak/ Sueños de Tánger eta Touré ikertzailearen saila: 19 Kamera/19 Cámaras, 612 Euro/612 Euros, Hutsaren Itzalak/Sombras de la Nada, Estolda Jolasak/Cloaca eta Sator Lokatzak/Piel de Topo.

Informazio gehiago

Bakarne Atxukarro

Nafarroako Unibertsitatean lortu zuen Kazetaritza lizentzia eta gaur egun Iruñerriko Mankomunitateko Komunikazio Teknikaria da.

Hiru liburu argitaratu du bakarka: 'Ametsa: Un sueño hecho realidad' (1997), 'Coral Barañain: 25 años contando canciones y cantando historias' (2007) eta 'Emakume baten hausnarketak' (2017).

2015ean Euskal Mitologiaren lehen albuma aurkeztu zuen, Denonartean argitaletxearen eskutik eta Izaskun sorturiko haurrendako ipuinak. Zubialde eta Asun Egurza egileen kolaborazioa izan zuen, zeintzuekin bere gainerako lanak argitaratu dituen. Urte horreatn bertan, Txalaparta argitaletxeak aukera eman zion "Mitología vasca para niños" izeneko bigarren lana aurkezteko. 2016an kaleratu zen mitologiaren inguruko hirugarren albuma, Denonartean argitaletxearen eskutik berriz ere. Osotara betiko 30 ipuin, modu desberdin batean kontatuak, euskarara, frantsesera eta ingelesera itzuliak izan direnak.

2016an "Ama langile baten egunerokoa" kontakizuna argitaratu zuen ere bai, Oskarbi 21 (A. C. Oskarbi) antologian eta "Sumendia baratzean" (gaztelaniaz ere bai), emozio eta baloreen inguruko haur literatura bilduma bateko lehen lana izanik, Denonartean argitaletxearen eskutik berriro ere.

2017ko maiatzean bilduma honetako bigarren lana aurkeztu zuen "Lekim, el niño cavernícola" eta urte bereko azaroan "Sin Red, historia en femenino" gazteendako bere lehen eleberria. ("Sarerik gabe" euskaraz). Parte hartu zuen era berean Nafarroako Idazleen Elkarteak editaturiko "El alma del vino" liburuan bere "Un nuevo ciclo" kontakizunarekin.

"Olentzero y Maridomingi" haurrendako ipuinaren argitalpenaz bukatu zuen urtea, antzerkirako gidoia eta gabon-kanta herrikoiak gehigarri zituena. Liburu honek euskal eta frantses bertsioak ere baditu.

Informazio gehiago: www.tantomito.com

Informazio gehiago

Carlos Aurensanz

Carlos Aurensanz. Tutera (1964) Albaitari gisa litzentziatua Zaragozako Unibertsitaren eskutik (1987). Orduz geroztik Errioxako K.A.-ko Osasun Publikoaren esparruan aritu da. 2009an argitaratzen du bere lehen eleberria Ediciones B-rekin, “Banu Qasi, los hijos de Casio” izenburupean. Arrakastak ateak ireki eta sagaren jarraipenari ekinen dio “Banu Qasi, la guerra de Al Ándalus”-ekin (2011) eta bukaera emanen dio Al Andalusen iparraldeko mugaren inguruko trilogiari “Banu Qasi, la hora del Califa”-rekin (2013). 2015ean “La Puerta Pintada” argitaratzen du, Espainiako II. Errepublikako, Gerra Zibileko eta gerraondoko Nafarroa Garaian kokatzen duena. 2016an argitaratzen du “Hasday, el médico del Califa”, eleberri historiko berria, non kultura judutarrak Bani Qasi trilogiako protagonismo musulmanari aurrea hartzen dion.

Informazio gehiago

Carlos Bassas de Rey

Carlos Bassas del Rey (Bartzelona, 1974) Kezetaritzan lizentziatua da eta Doktore Informazioaren Zientzietan. Gaur egun freelance gidoigile gisa ari da lanean, irakaskuntza eta eleberrien idazketarekin tartekatzen duen ogibide. Bere ikus-entzunezko egile bizitzan film laburrak, dokumentalak, film luzeak, bideoklipak eta spot-ak idatzi ditu. Ikus-entzunezko sormenezko gidoigintza eta idazmeneko ikastaro desberdinak eman eta erakusketa, zinema-ziklo eta ikus-entzunezkoen munduaren inguruko udako ikastaroak zuzendu ditu produktora desberdinendako, hala nola, Visual Comunicación, Kanaki Films (zeinendako ICAA-ren Gidoi Garapeneko sailak diruz lagundutako bi gidoi idatzi duen), Fase 3, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza edota ETB. 2007an Manresako Zine Beltzaren Nazioarteko IX. Jaialdian genero beltzeko film luzeko Gidoi Onenaren Plácido Saria irabazi zuen eta 2009an Tasio 25 liburuaren koordinatzaile izan zen, Montxo Armendarizen zuzendaritzapeko eta Elías Querejetaren produkzio lanekin sorturiko Tasio filmearen 25. urteurrena zela eta. 2012an bere lehen eleberria argitaratu zuen, Aki y el misterio de los cerezos (Toro Mítico), XVII. mendeko Japonian kokaturiko aventuren kontakizuna. Bigarren eleberriarekin Carmona Hiriko Nobela Beltzaren Nazioarteko Saria irabazi zuen El honor es una mortaja (Tapa Negra-Almuzara) lanarekin. Ondotik bi istorio berri heldu ziren: Siempre pagan los mismos, (Alrevés argitaletxea), NOVELPOL sariko finalista eta TORMO NEGRO sariko irabazle eta Aki Monogatari. El misterio de la Gruta Amarilla (Quaterni Argitaletxea), izan zen bere bigarren abentura japoniarra. 2016an zehar haiku japoniarren liburu bat argitaratu du, Mujyokan izenburuaz. 72 haiku eta jisei bat eta La puerta Sakurada nobela motza El hombre sin nombre (Ronin Literario argitaletxea) bolumenaren barnean, Pamiela argitaletxeak argitaraturiko 24 Relatos navarros bildumaren barneko kontakizun laburra. Eta bere azken eleberria Mal trago (Alrevés), Herotodo Corominas inspektorea protagonista duen istorio berria.

 

Informazio gehiago

Miguel Belascoáin Arrieta

Miguel Belascoáin Arrieta

 

Informazio gehiago

Inma Biurrun

Iruñea. Erretiraturiko irakaslea. Espainiar hizkuntza eta frantses kultura eta hizkuntza zaletasun izan dituen heinean hauen irakaspena izan du ogibide bi etapa desberdinetan. Bere lorpenik handientzat du bere ikasleekin poesía landu ahal izatea eta hauei poesiarekiko zaletasuna sorraraziz. Errezitaldi desberdinetan parte hartu du, besteak beste, Costas Montisi eskainitakoan edota Ángel Urrutiari eginiko omenaldian. Aldizkari batzuetan argitaratu du, Río Arga, Constantes Vitales edo Hela bezalakoetan. Bere lehen poema liburua poesía japoniarrarenganako hurbiltasunez idatzi zuen, haikuaren ezaugarriek erakarrita. Jakintza horren parte Haikunversaciones taldean lortu zuen. Talde honetako kideekin Vientos de haiku-ren argitalpenean kolaboratzaile izan zen. Aurrerago Bambú 100 haikus argitaratu zuen, egiletza Josune Esparza, María Loyola eta Patxi Muruzabalekin konpartitzen duelarik. Azken hau, gainera, liburuaren ilustratzaile. Haiku tailerrak eman izan ditu eskola publikoetan, helduen unibertsitateetan… Gaur egun eta Nafar Ateneoarekin elkarlanean, poesía klaseak ematen ditu A.N.F.A.S-en, proiektu desberdinetan parte hartuz. Pasa den urtean antología batean kolaboratu zuen, La Manchako nazio mailako poeta topaketaen ondorioz. Aurten Cien poetas en mayo antologian. 2016ko azaroan Vitruviok editaturiko El jardín que sembraste poema liburua argitaratu du.

 

Informazio gehiago

Isabel Blanco

Donostiako itsasoaren ondoan heldu zen mundura. Kanariar uharteetan bizi izan da eta 1984az geroztik nafar lurretan bizi da. Lan Ministeritzan eszedentzia harturiko funtzionarioa, gaur egun gestio kulturaleko lanetan dabil. Irakurketa klubak, poema errezitaldiak, helduendako literatura tailerrak eta haurrendako literatura sustatzeko tailerrak koordinatzen ditu, baita izaera soziokulturaleko beste zenbait ekimen ere. Harreman publikoak eta Trujilloko V. eta VI. Liburu Azoketako aurkezle (2016-2017). Irratiko zenbait programa zuzendu ditu, eta baita haietan kolaboratu ere. Prentsan eta berezituriko aldizkarietan idatzi ohi du.

Editaturiko poema bildumen izenburuak:  Tacto de Miel (2001) Desde las Ondas (2003) Salmo de tu cuerpo (2009) La permanente costumbre del Adiós (2011) El cuaderno de Montparnasse (2015)  eta La dádiva de los extraños (2016) eta Pedro Planillo musikari eta konpositorearekin batera eginiko La estación de Hendaya (2009) cantoema cd-a, zeina 2010eko Mexikoko Idazleen Nazioarteko Topaketan aurkeztua izan zen. Berdintasunaren gaiarekin aurkezturiko Igualdad En nombre de la reina muerta (2008) lanaren ideiaren egile. Beste sari batzuen artean, finalista izan zen Nafarroako Gobernuko 2009ko Literatura Sorkuntza lehiaketa, La Permanente Costumbre del Adiós poema liburuarekin eta irabazle “Palabras Prestadas” lehiaketako 93. edizioan, Cuadernos del Vigía argitaletxeak 2016an deitua.

Informazio gehiago

Miguel Campión

Iruñean sortu zen 1974an. Komunikazioan lizentziatua da eta Literatura eta Antzerkigintza Ikerketa eta Formakuntzan dauka masterra. Gaur egun Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Ikasketa Hispaniarretan doktoretza egien ari da. Idazle, antzerkigile eta gidoigilea da, antzerki eta ikus-entzunezko proiektuen garapenean aditua, zineagintzan eta baita telebistan egin du la, El Terrat eta El Deseo bezalako produktoratan. Era berean, irakasle izan da instituzio pribatu zein publikoetan, hala nola UPF-n eta ESCAC-en, fikzio gidoigintza eta sormenezko idazkera klaseak ematen. Bere idatzizko obrez gain, film laburretan gidoigile, zuzendari eta produktore lanetan aritua da. Informazio gehiago hemen: miguelcampion.com

Bibliografia eta filmografia:  Rosaura tiene un fantasma, antzerkia, 2000. Estreno 2000n estreinatua, Nafarroako Entzerki Eskolan (Iruñea), Xahutondo Teatro ordezkari izanik. Nafarroako Gazte Antzerkiko Lehen Saria. Createspace-n 2015ean argitaratua. Pepita Chan, film laburra, 2007. ICAA eta Madrilgo Komunitatearen laguntzaz. “Atardecer en Singapur”, antzerkia, 2009. Irakurketa dramatizatua Drassanes de Bartzelonako Drassanes gizarte-etxean, 2010eko martxoa. Createspace-n argitaratua 2014an. Fuera de serie (kontakizun antología), 2010, Medialive. Participa en la recopilación con el relato Qué bonito es Barcelona que parece Benidorm kontakizunarekin hartzen du parte bilduman. No sé qué hacer contigo, film laburra, 2012. Nafarroako gobernuaren laguntzaz. Canal+ sariko finalista. Carne de su carne, eleberri motza, 2013. Createspace. Infeliz Navidad, eleberria, 2013. Createspace. Lección de tango, antzerkia, 2015. 2015an estreinatua, La escalera de Jacob (Madril). Las regaderas, antzerkia, 2016. 2016an estreinatua, El escondite antzokia (Madril).  24 kontakizun nafar (kontakizunen antologia), 2016, Pamiela. Bildumaren koordinatzaile eta partaide kontakizun batekin: El vino de la larga vida . Oskarbi 21 (kontakizunen antologia), 2016, Oskarbi. La ruina, el eco y la sombra kontakizunarekin hartzen du parte bilduman.

Informazio gehiago

Manuel Catena

Iruñean sortutako idazlea, argi duena bere bokazioa «ekiteagatik eta diziplinagatik da gehiago debozioagatik baino». Beharrezkoa ikusten du paper baten gainean adieraztea bere burua, idazketaren arauekin formaturik eta modu honetan bere lehen eleberri lana argitaratuz: Dorel el Triste y la historia olvidada. Eleberri erromantiko bat, non maitemindurik dagoen gizonezkoak ez duen bere maitearen partetik erantzun bera jasotzen. Gizonezkoa bere etsaiena aurka arituko da bere maitearekin elkartzeko asmoz. Trama 33. urtean pasatzen da non aingeruak, gizakiak eta jainkoak planeta menderatzeko borrokatzen diren. Gaur egun eleberria berridatzirik dago eta sagako bigarren lanarekin batera berargitaratuko du.

Informazio gehiago

Estela Chocarro

Carcaren hazi zen, bere herrian, aitarenean eta bere arbaso guztienean. Amaren familia Lodosakoa du. Sustrai hauek bere eleberrien oinarri dira. Informazio Zientziak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean baina fikzioa beti izan zuen zaletasun eta epainiar hiriburuko aukerak aprobetxatuz hainbat ikastaro egin zituen produkzioaren eta ikus-entzunezkoen errealizazioaren inguruan. Berandu hasi zen idazten, baina bere lehen eleberria idazten ari zelarik testu dramatiko batzuk idazten hasi zen. La taberna del siciliano eta Codiciosos habituales, besteak beste. Antzerkia baita erakartzen duen generoetako bat. Bi eleberri argitaratu du Ediciones Maevaren eskutik: El próximo funeral será el tuyo eta Nadie ha muerto en la catedral. Sail honetako hirugarren lana Nafarroan dago girotua eta 2017ko udazkenerako dago aurreikusia. Informazio gehiago: www.estelachocarro.com

Informazio gehiago

Jon Ander Crespo

1976an Gasteizen jaioa. Melidako bizilagun, Iruñea eta Melida artean bizi da eta Iruñean gauzatu zituen bere ikasketak. Biologian lizentziatua eta enpresa zuzendaritzako masterra izanik, idazketa eta nafar konpainia bateko zuzendaritza estrategiako kontsultore gisako lana tartekatzen ditu. La historia secreta del valle del Aragón (Eunate 2015) izan zen lehen lan argitaratua. Nafar erriberako zortzi herritan gertatzen den fantasia bat da, bertsoa eta prosa tartekatzen dituena. Honetan, pertsonaia atzerritar bat Nafarroan barrena ibiltzen da 1500. urtean, erresuma hartakoak ziren kondaira zaharrak ikertuz. Honen ondotik beldurrezko kontakizunen antología batean hartu zuen parte. (Hipujo Libros 2015).

2017ko irailean argitaratu zuen bere bigarren obra, “Recortadores del  fisco: trucos y argucias de los nuevos pícaros" ( Siníndice argitaletxea 2017) egileak berak bineta komikoez ilustraturiko saiakera eleberritua.

Informazio gehiago

Carlos Erice

Carlos  Erice Azanza (Iruñea, 1971) "Beautiful Rhodesia"-ren egile da,  "La granja de Perla" eta "Orán ya no te quiere", intriga eleberriak, XX. mendeko gatazkatan girotuak: II. Mundu Gerra, Espainiar Gerra Zibila edota kolonializaturiko Afrikaren independentzia gerrak. Arrazakeria eta immigrazioa dira bere eleberrietan lantzen dituen gaietako batzuk.

López Torrijos bezalako sariak lortu ditu bere obrak, eta narratiba laburreko beste batzuk ere bai, hala nola, Reino de Tartessos, El Paso del Estrecho edo El Osmundo Bilbao Garamendi.

Bere bloga Asomado a la Estafeta nobela beltzari, nafar literaturari eta afrikar gaurkotasunari zuzendua dago gehienbat.

Informazio gehiago

Fátima Frutos

Idazle eta poeta donostiarra, bere lurrarekiko eta artearekiko pasioa sentitzen duena. Historiarekin, filosofiarekin eta alemandar kulturarekin maitemindurik germaniar literatura eta poetika ikasi du, baita nafar eta gaztelarrak ere. 2004an genero indarkeriaren biktima izandako emakumeen babeserako gidaliburu baten egilekide izan ondotik, poesiari ekinen dio De Carne y Hambre-rekin (Huerga y Fierro argitaletxea), zeinarekin 2008an Gipuzkoako Ateneoko poesia erotiko eta amodiozkoaren Sari Internazionala erdietsiz. Mendebaldeko tradizio poetikoari jarraituko dio, greziar eta latindar klasikoetatik germaniar erromantikoetara eta Andrómeda Encadenada-rekin (Alberdania argitaletxea) irabaziko du 2011n Irun hiria Kutxa Saria, gaztelaniazko entzutetsuenetako bat. Amerika eta Erdialdeko Europako liburudendatara heldu den lana. Epitafio para una odalisca-rekin Eros historikoaren inguruko trilogía bukatuko du 2015ean (El Gallo de Oro argitaletxea), zeina, femina ahaztu handiei omenaldia egiten dien artean. Jendartearen erdi hori diren emakumeen duintasuna eta talentua izan dira bere zeregin literarioaren bizigarri. Gaur egun artikuluak egiten ditu hedabideetan eta alemaniar ikaslea da IHEO-n eta Goethe Institut-ean. 2017an argitaratuko dira bere hurrengo bi poema bildumak: Haikus aus dem Fluss eta En brazos de la Belleza.

Informazio gehiago

Mónica Gallego Hernando

(Bilbo, 1977). Zuzenbide juridikoa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan egin zuen masterra, zeinak abokatu lanetan aritzera eraman zuen. Literaturzaletasunak bultzaturik literaturaren munduan sartu zen haurrendako ipuin eta liburuak idazten. Haur baten irribarreak sorrarazten dion pasio eta zoriontasunaren ondorioz idatzi zuen “El árbol mágico” (2015eko apirila, Círculo Rojo argitaletxea). Honen ondotik bere lehen eleberria idaztera animatu zen “Cosas de la vida” (2015eko maiatza, Atlantis Edizioak) non zoriontasunaren bideak norabide bat duen bakoitzak bere ametsak bere ametsak lortzerakoan. Aurkezpen batzuen ondotik bere bigarren eleberria argitaratu zuen “Símbolos y muertes ocultas” (2016ko otsaila, Atlantis Edizioak), misterioz beteriko eleberria, non benetako hiltzailea nor den jakitea duen helburu. 2018ko ekainean argitaratzen du bere haurrendako bigarren liburua “El diario de Jorge”, zeinak epilepsia eta giza baloreak lantzen dituen eta irakurtzen duen oro emozionatu eta pertsona gisa haziaraziko duen, “Huracán rojo”-ren antzera, izugarrizko bukaera duen misteriozko leberria, nafar lurretan oinarritua. Gur egun bere trilogiaren hirugarren eta azken zatian ari da lanean, saga literario baten hasiera izanen dena.

 

Informazio gehiago

Silvana Rita Garaffa Ibarra

Silvana Rita Garaffa Ibarra

 

Informazio gehiago

Sergio García

Iruñean jaioa, kalitate teknikari gisa jarduten da industria enpresa garrantzitsu batean eta horrekin batera, idazle lanetan aritzen da. Bere irakurzaletasunak bultzatu zuen Word-eko orri txuri baten gainean tekleatzen hasteko. Bi titulu ditu gaur egun argitaraturik:  Sobre puentes y secretos (2010) eta El Luthier de salamanca (2015).  Gehiago hemen: www.sergiogarciaro.com

 

Informazio gehiago

Emilio Garrido Londivar

Emilio Garrido Landívar, Martzillan (Nafarroa) jaio zen eta Hiroshima eta Nagasakiko bonben leherketaren hilabete eta urte beretan jaio zela aipatzen du. Historian lizentziatua da, Etnologiaren adarrean, Barandiaranekin. Hogei liburu bain ogehiago argitaratu ditu espezialitate honetan, herrien histora tranmititzeko helburuz. "Historia y Etnología de  Marcilla" izeneko bildumaren arduradun da (zazpi liburu daramatza argitaratuak eta bost bildumatik kanpokoak, baina ildo berekoak). Osasunaren psikologian doktorea da, klinika ofizialaren espezialitatean. Osasunean aritu da lanean 30 urtez baino gehiagoz eta hogei liburu inguru idatzi du horren ildora. Ezagutza esparruko erretiraturiko katedratikoa da: izaera, ebaluazioa eta tratamendu psikologikoak.

 

Informazio gehiago

Pernando Gaztelu

Pasa den mendean lur urrun batean —han bizi ez direnendako— jaioa, non batzuetan fantasia errealitate bilakatzen den eta non asko, ihes egin nahian, distopiak filosofatzen hasten diren. Pernando Gaztelu gaztetatik nabarmentzen da gaitasun artistiko zein intelektualengatik, ortografiagatik, abesalari bakarlari gisa eta bertso bakarreko poesia idazteagatik saritua izan delarik. Aktore izan zen eskolako festetan, hau elektrizitate asmakizun eta aurkikuntza kimikoekin tartekatzen zuela. Mundu honetako politikaren eta ekonomiaren zale da aldi berean. Urruti bizi ian da, bidaia asko egin du eta hizkuntzak maite ditu. Bere familia da txikitatik heldutzen joan zaion erokeriaren arrazoi. 2012tik idazten du maiztasunez. Urte horretan lortu zuen kontakizun labur eta poesiako VI. Alfombra lehiaketan bigarren saria, Inmortalidad Biológica lanarekin. 2013an irabazi zuen kontakizun laburren II. lehiaketan lehen saria, Yo, deportista lanarekin. Inocencia Aparente lanarekin lortu zuen Andaluziako Kirol Institutua-ren eskutik beste sari bat, 2013ko urtarrilean. Kontakizun eta eleberrien inguruko zenbait ikastarotan hartu du parte Iruñean (Fikziozko kontakizunaren tailerra, Iturrama, Iruñea 2011-2017, Mikroipuin tailerra, Arrosadia, Iruñea 2012-2015), eta baita egile berrien foroetan ere. RNE-ko Nobela Beltzaren Nazioarteko XIII. Sexto Continente saria, Ediciones Irreverentes-en kolaborazioaz, maitasun eta gorrotozko Vorágine ipuinaz. Hainbat ipuin liburutan hartu du parte, hala nola Buffet Libre (2015), El tiempo y la vida (2016) eta Relatos con banda sonora (2017). 2016an argitaratzen du bere lehen bakarkako liburua: Sobres y Cartas. Martxoan Leibros eleberri motzeko lehiaketako finalista aukeratua da eta 2017an aurkezten du bere lehen eleberria, El Faro, Leibros argitaletxearekin.

Informazio gehiago

Isabel Hualde

Iruñeko Ateneoko “Angel Urrutia” poesia taldeko kide. Irunberriko “conlalunaporsombrero” espazioaren sustatzaile da eta koordinatu izan du 2013 eta 2015 urteen artean. Sustatzaile da era berean poesia tailerretan, Jose L. Allo eta Iruñeko Anfaseko autogestoreen taldearekin batera.

Gaur egun Zangozako Anfasen “Somos espaciales” taldeko kolaboratzaile da. “El juego y el vuelo”(2007) haurrendako liburuaren egile da. Poesia: “El entramado luminoso”  (Irache/2011); “Cisne azul o cisne negro” (XX. María del Villar lehiaketako I. Saria/2014); “El ojo cegado” (Eunate/2015); “Reconstrucciones”(Vitrubio/2017).  Antologiak: “En voz alta. Nosotras, poetas de la Zona Media” (7 poetas navarras-Amaigabe/2017. “Contra” eta “Voces del Extremo” (2016); “Letras sin fronteras”(2017-18); “Cien poetas en Mayo”(2017); “El alma del vino”(2017).

Bere poemak Río Arga, Constantes Vitales, En sentido figurado,  Traslapuente, Cuadernos del matemático, Susurros a pleno pulmón, Crátera, Poetas del Sur, TK-s.XXI eta hedabide digital desberdinetan agertzen dira. Nicaragüa/2015, El Salvador (Secret.de Arte y Cultura/2017) eta Chiapas (México/2017) poesia jaialdietara gonbidatua izan da y La Habana, El Salvador eta Marokoko jaialdietan hartuko du parte laster.

Informazio gehiago

Belén Huarte

Iruñea, 1972. Ingeniari agronomoa eta Nazioarteko kooperazioko proiektuen gestioan diplomaduna. Bere ibilbide profesionala nekazaritzako elikagaien sektorean garatu du eta era xumeagoak Garapenaren Kooperazioan. Interesa pertsonal zein sozialak partekatu ditu Nafarroako talde eta kolektibo desberdinetan.

Bere lehen eleberria argitaratu zuen Desde entonces (Artika, 2014) eta 24. Relatos navarros (Pamiela, 2016) liburu kolektiboan hartu du parte. Egunerokotasuneko gertakizun xumeetan lupa jartzen duen idazkeraz, zeinaren aukerek errutinatik harago doazen istorioei lekua ematen dieten.

Informazio gehiago

Alberto Ibarrola

 

Hispaniar filologian lizentziatua da Alberto Ibarrola, espedienterik onenaren sariaz. Zenbait literatura sari irabazi du kontakizun motzean: Caliope y Polimnia ipuin liburuetan, Lapurbide (Antsoain), Max Aub Ipuinen Nazioarteko Sari aedo CEAN ipuin lehiaketa (Argentina), eta poesian: ohorezko aipamena Latinoamerikako Kultura Institutua-ren eskutik eta “Casco Histórico” Toledoko Nazioarteko Lehiaketa, RSC poesia lehiaketa edo Olga Puente saria (ViveLibros argitaletxea). Sei liburu argitaratu du: poesian (Vivencias, amaneceres, despertares y realidades, Paradojas de la noche viva eta Romances de la soledad); kontakizun motza (Historias de una modernidad dudosa, El nuevo maestro y otros relatos); eta Breve estancia en la Ciudad Eterna eleberri motza. 2017an, Ediciones Eunate-k bere Las calles interminables eleberria argitaratzen du.

Grupo Noticias Taldeko ohiko zutabegile da, Diario de Noticias de Navarra-n gehienbat.

Gehiago hemen: albertoibarrolaoyon.wordpress.com/

 

Informazio gehiago

Aitor Iragi

1973an jaioa, ezkondua eta bi seme-alabarekin (Ekaitz eta Ilargi), Enpresa ikasketetan diplomatua da. Irekia, bizizalea, kementsua, noblea, bidezkoa, idealista, eskuzabala, leiala, antolatzaile ona, babeslea, perfekzionista, botere borondateaz, espektakuluaren eta dramatikoa denaren zentzu handiaz, literatura ekitaldietako antolatzaile eta kalimotxozalea. Baina despotikoa, egozentrikoa, krudela, dogmatikoa, harroputza, boterearekiko grinatsua eta laudorioen aurrean ahula ere bada. Bibliografia: A las 10 en el Diez (Círculo Rojo argitaletxea, 2014) 24 relatos navarros-en kolaboratu du (Pamiela argitaletxea, 2016) Web literarioa: alas10eneldiez.blogspot.com.es/

Informazio gehiago

Juan Iribas

Tafallan jaioa 1973an, kazetaria eta lau libururen egile da, kontakizunena lehenengoa eta eleberriak beste hirurak.  Antes de que huela a café (2010), ADEMNA-rendako ongintza autoedizioa. El cuaderno de piel vuelta  (2012), Sahats argitalpen zerbitzuak. El destino de Sofía (2013),  Sahats argitalpen zerbitzuak. El guardián de la intemperie  (2016), Eunate argitalpenak.

Nafarroako Unibertsitatearen eskutik kazetari, Thomson Reuters-eko langile honek Euskadi Irratiko Más que palabras programan kolaboratu izan du, erredakzio eta testu desberdinen bidez, 2010eko azarotik 2012ko maiatzea. Era berean, zenbait kontakizun lehiaketatan epaimahaikide ibilia da eta irakurle club eta institututan aritu da bere egile esperientzia kontatzen. Aldizkarietan kolaboratzaile, 2015eko irailetik blog bat du Navarra.com-en (caracteres con espacios) non ostiralero kontakizun laburrak argitaratzen diren. Gehiago hemen: juaniribas.wordpress.com/

Informazio gehiago

Xabier Irujo

Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikaskuntzetako zuzendaria da, Renon, eta irakaslea, genozidio-ikasketetan. Genozidioari buruzko ikastaroak eman ditu Boise State University-n, Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran, eta Liverpoolgo Unibertsitatean, besteak beste. Filologian, historian eta filosofian lizentziatua, bi doktoretza ditu historian eta filosofian. Doktoretza-tesi asko zuzendu ditu, eta hainbat argitaletxetako batzordeetako kide da. Hogeita hamarren bat liburu idatzi ditu, bai eta artikulu andana ere. Azken liburuen artean, hainbat dira nabarmentzekoak, hala nola “La batalla de Errozabal en su contexto histórico” (Ekin, Buenos Aires, 2018), ”Gernika 26 de abril de 1937” (Crítica, Bartzelona, 2017) eta “Historia jurídica de la lengua vasca” (HAEE, Bilbao, 2015). Literatur arloan, Irujok sari bat irabazi zuen Iruñeko Udalaren XV. literatur lehiaketan, “Txorimaloarena” eta “Hosto erori berria” olerkien bidez, 2000ko azaroan. Halaber, Irujok idatzitako “Ortzipeko Oihalak” olerki-liburua saritua izan zen Iruñeko Udalaren X. Literatur Lehiaketan, 1995eko azaroan. Shakespeareren bi lanen lehen euskarazko itzulpenak argitaratu ditu, biak ere plazaratu gabe baitzeuden, eta Wilfred Owen idazlearen heriotzaren mendeurrenaren karira, haren olerkien gaztelaniazko itzulpena argitaratu du Bilboko El Gallo de Oro argitaletxean.

 

Informazio gehiago

Patxi Irurzun

1969an Iruñean jaioa. La tristeza de las tiendas de pelucas narrazio liburuaren egile (2013ko Setenil sariko finalista, urteko kontakizun liburu onenaren izenean eta 2014ko Euskadi Sariko finalista ere bai) ; Los dueños del viento, Pan duro, Atrapados en el paraíso, Payatas-eko zabortegira egin zuen bidaiaren inguruan, Manila (Nafar Gobernuaren sorkuntza literarioaren Saria) eta ¡Oh, Janis, mi dulce y sucia Janis!; Dios nunca reza egunerokoa; edo Mi papá me mima, aitatasunaren inguruko umore artikuluen bilduma. Bere obratako batzuk frantsesera, italierara eta euskarara itzuliak izan dira. Gainera, haur zein gazte literatura ere idatzi ditu (Érase una vez en Navarra edo Te cuento…), prentsan kolaboratu ohi du (gaur egun ON mintegiko Rubio de bote sekzioan aritzen da eta literatura lehiaketa desberdinak irabazi ditu, hala nola, El País-Aguilarreko I. Bidaia kontakizunetako saria edo Palentzia Hiria. Golpes antologian parte hartu du. Ficciones de la crueldad social, Black Box edo Cuentos de fútbol (italieraz azkeneko hau, Javier Marías, Julio Llamazares edo Juan Villoro bezalako egileekin batera) eta Resaca/Hankover koordinatu du Vicente Muñoz Alvarezekin, Simpatía por el relato Esteban Gutiérrezekin edo Tiros libres David Refoyo eta Daniel Ruiz Garcíarekin. 90. hamarkadan Borraska-ko editore izan zen, interneteko lehenengoetariko fanzinekoa. Gehiago hemen: www.patxiirurzun.com

 

Informazio gehiago

Miguel Izu

Iruñea, 1960. Zuzenbidean doktore eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua. Nafarroako Gobernuko funtzionario eta Nafarroako Administrazio Auzitegiko batzordekidea. Abokatu eta NUPeko eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle gisa aritu da, Administrazio Zuzenbidearen alorrean. Kataluniako Polizia Eskolarekin kolaboratu izan du eta Nafarroako Segurtasun Eskolarekin kolaboratzen du erregularki. Iruñeko Udaleko zinegotzi izan da, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari eta Nafarroako Parlamentuko kide. Argitaraturiko obra: Eleberria: El asesinato de Caravinagre (2014); El crimen del sistema métrico decimal (2017). Kontakizuna: 24 Relatos navarros (2016), obra kolektiboa. Saiakera: La Policía Foral de Navarra (1991), Navarra como problema. Nación y nacionalismo en Navarra (2001), El Tribunal Administrativo de Navarra (2004), Derecho Parlamentario de Navarra (2009), El régimen jurídico de los símbolos de Navarra (Martín de Azpilicueta VII. saria, 2011), El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra (2013)

Informazio gehiago

Mario J. Les

Mario J. Les (Cascante, 1972) 1940 urte aldera irekiriko familia negozioaren arduradun da. Literatura munduan estreinatzen da El plan Bérkowitz (Ed. Atlantis, 2013 – Terra Ignota Edizioak, 2015) eleberriarekin, kritikak ongi jasotako thriller historikoa, Isla de las Letras Sarietako finalista (2014). 2015ean argitaratzen du Sombras tras los cristales, bere lehen obraren aztarna, non espazioa eta denbora continente afrikarrarekin eta nazien kontzentrazio zelaiekin uztartzen dituen. 2017ko bukaera aldera itzultzen da Dile que no la olvido lanarekin, bere Holokaustoaren inguruko trilogiari bukaera emanen diona.

Horrez gain, kontakizunen antología desberdinetan hartu du parte: Golpe a la corrupción (Atlantis argitaletxea, 2013), Golpe a la violencia de género (Atlantis argitaletxea, 2014) eta El alma del vino (Eunate argitaletxea, 2017).

Honela ba, bere El incendio lana Genero Berdintasunagatiko Literatur Lehiaketan irabazle izan (Ablitas, 2013).

Informazio gehiago

Antonia Lázcoz Urtasun

Abaurregainan sortu zen (Aezkoa- Nafarroa). Zaragozako umezurtzen Irakasle Ikastetxean ikasi zuen, eta Literatura eta Gaztelanian lizentziatua da, Nafarroako Unibertsitatean. 1977an, Bartzelonara bizitzera joan, eta Gaztelania eta Literaturako irakasle aritu zen bigarren irakaskuntzan. 1985ean, Iruñean kokatu eta irakaskuntzan jarraitu zuen. Irakasle aritutako urteetan, ikasleengan poesia eta literatur zaletasuna ereiten saiatu zen. 2005etik 2011ra, prestakuntza jaso zuen bai gatazken konponketan, bai komunikaziorako nahiz hezkuntza emozionalerako tekniketan. Halaber, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza alorrean parte hartu zuen. 1999az geroztik, meditazio budistan dihardu biziki. 2011tik erretiroa harturik, pertsona kalteberen alde aritu da; tratu txarrak jasotako emakumeen alde, adibidez. 2012tik aurrera, halaber, suizidio arriskuan dauden pertsonak eta senitartekoak artatzen ditu.

Beti izan dut poesia bidelagun, neure burua eta mundua ezagutzeko tresna baita.

Arras gutxi argitaratu dut; izan ere, nire lehenbiziko liburuak -eta oraingoz, bakarrak- 2018an ikusi zuen argia, Carenako editore José Membrivek eraginik. Hark senaz jakin zuen nik idazten nuela, eta nire olerki batzuk irakurtzean, poemak argitaratzera animatu ninduen.

Arras bizipen atsegina izan zait irakurleekin munduaren pertzepzioa partekatzea, munduaren argiak eta itzalak barne, betiere transmititu ahal izan dudan edertasunetik eta sakontasunetik.

Informazio gehiago

Iosu Lázcoz

Lizentziaduna da Biologian, eta masterduna Merkataritza Kudeaketan eta Marketinean, Nafarroako Unibertsitatean. Ikerketa nahikotasuna lortua du Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Duela 20 urtetik hona, Kontu Handien postu exekutiboa dauka Sernatec Hygiene-n. Postu horretan saritu egin dute Sutter Professional eta Procter &Gamble Professional multinazionalek, azken 6 urtean, Espainiako eta Portugaleko 350 saltzaileren artean. Urrezko Domina jaso zuen Mexikon 2016an egindako Konbentzio Iberiarrean, eta Urrezko Domina, Maltan, 2017an egindako Konbentzio Iberiarrean.

18 urtez, salmenta taldeak aukeratu, prestatu eta motibatu ditu Espainia guztian.

Aldi berean, prestatzaile eta hizlari dabil motibazioaz, lidergoaz, salmentez, salmentei aplikatutako psikologia positiboaz, baikortasunaz, “optitud” kontzeptuaz eta zorionaz.

Método Sell it de 10 pasos-en egilea da.

Ezagutzak sakondu zituen Psikologia Positiboan “Practitionerra Positive Psychology Coaching” jardunaldian, Madrilgo IEPP institutuan.

2013an, bere lehen liburua argitaratu zuen, “Optitud”, eta 2018an, “Optitud ante la adversidad”

“Felicidad Sostenible”  ekimenaren sortzailea da, José Rivero Pérez eta Antonio Corredera Lariosekin batera. Hiru helburu dira gizartearen eraikuntza positiboan, hots, hiri positiboak, erakunde zoriontsuak eta hezkuntza positiboa.

“Congresos Vender Hoy” biltzarren bazkide sortzailea; bost edizio, Iruñean, Valentzian eta Santanderren egindakoak, 2015ean, 2016an eta 2017an.

Coaching masterduna da PNL elkartearekin (Asociación Española PNL –AEPNL) 2017ko ekaina

Aditua da DISC-en (International DISC Institute) 2017ko uztaila

Practitionerra PNL elkartean (Asociación Española PNL –AEPNL)

“Conecta y Cierra “ biltzarren bazkide sortzailea, 2018ko urtarrila

“Pamplona en Positivo” ekimenaren bazkide sortzailea

“A los vendedores se nos paga por vender” idazten ari da.

Informazio gehiago

Arkaitz Leon

Arkaitz León Muela (Bilbo, 1985) Lakaben (Nafarroa) bizi da 10 urte zituenetik. Fantasiazalea da eta beti interesatu izan zaizkio genero hau errealitatearekin uztartzea eta nola bata bestearen osagarri den. Bere obrari ñabardura anitz eman dizkiote bere natura jardueretako gida ikasketek, bere idazkerarekiko eta istorioak asmatzearekiko zaletasunak eta hezi izan den inguruak. Las tierras en juego bere lehen eleberria argitaratu zuen 2014an, Ignotus Sarietarako eleberri onenaren nominazioa lortuz. Honen ondotik heldu zen Un pueblo perdido eleberria, 2016ko apirilean, Relatos de Mirthad sagaren jarraipena, zeinak Lurraren banaketa eta honen baliabide naturalak, merkatari batzuek hauekiko egiten duten esplotazioa eta horrek nekazari eta artisau txikien bizitzan duen eragina aurkezten dizkigun. Hau guztia mundu imaginario batean, fantasia eta aventuren ikuspegitik, hau dena «ekofantasia» gisa izendatua izan den generotik. 2016an, beste bi lagunekin batera sortu zuen Huts argitaletxea, Lakaben bertan kokatua. Gehiago hemen: www.relatosdemirthad.com

Informazio gehiago

Tadea Lizarbe

Comiendo sonrisas a solas (2015), bere lehen lana, Planeta Sariko LXIII. Edizioan aurkezturiko 453 lanen arteko 10 finalisten artean geratu zen 26 urte zituela. Epaimahaiak prentsaurrekoan «ahots literario sendo eta gaztea, intriga, xehetasunak eta irakurlearekiko lotura intimoa maisuki bideratzen dituena» hitzekin deskribatu zuen.

La ordenada vida del doctor Alarcón (2018) da bere bigarren eleberria, tentsio psikologikoa oinarri duen thrillerra.

Zaragozako Unibertsitatearen esutik Terapia Okupazionalean diplomatua eta nesken espainiar saskibaloi ligako jokalari ohia izanik, Iruñean osasun mentalaren esparruan egiten duen terapeuta lana, desgaitasun intelektuala duten haurrendako garatzen duen psicobasket jarduerarekin tartekatzen du.

Gehiago hemen: www.tadealizarbe.com

Informazio gehiago

Ignacio Lloret

Ignacio Lloret (Bartzelona, 1968) Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Filologia Alemaniarrean eta Zuzenbidean lizentziatua. Literatura eta Zientzia Literarioetan Ikasketa aitzinatuetan diplomatua da EHU-ren eskutik. 2002an Nafarroako Gobernuak aritaraturiko Juguetes sin recoger eleberriaren egile. Monocotiledóneas kontakizun liburuaren egile (Bilaketa, Iruñea, 2008). Tu alma en la orilla narrazio liburuko egile (Beta Edizioak, Bilbo, 2012). El hombre selvático eleberriaren egile (Leer-e, Iruñea, 2014). Nosotros como esperanza narrazio liburuaren egile (Eunate edizioak, Iruñea, 2015). El puente de Potsdam eleberriaren egile (Eunate Edizioak, Iruñea, 2016). La pequeña llama del día narratiba liburuaren egile (Eunate Edizioak, Iruñea, 2017).

2001eko Vianako Printzearen Sorkuntza Literarioaren Saria lortu zuen, Nafarroako Gobernuak emana. Idazle gazteendako Francisco Ynduráin saria erdietsi zuen ondotik, Bilketa talde kulturalak aitorturik eta baita 2002ko Artetako Tomas fermin Narratiba Sariaere, Bilketa talde kulturalak emana beste behin ere.

Egunkari eta aldizkarietan kolaboratzen du eta baita irrati eta telebistako literatura saioetan ere. Diari de Navarraren asteroko blog-aren egile: Estación de libros blogs.diariodenavarra.es/estacion-de-libros/ Hitzaldiak, ikastaroak eta tailerrak eskaintzen ditu. 2005az geroztik Arostegiko topaketak antolatzen ditu, errelatoaren generoari eskainiriko ekitaldi literarioa. Gehiago hemen: www.ignolloret.wordpress.com

 

Informazio gehiago

Silvia Marambio

Silvia Marambio-Catán Argentinan jaio zen. 2002az geroztik Nafarroan bizi da. Pedagogia eta Filosofia irakaslea da (CONSUDEC). Graduondoa du Hezkuntza Ikerketan (Buenos Airesko Unibertsitatea). Maisutza Hezkuntza Interkulturalean (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa). Irakasle eta pedagogía aholkularia da eta hezkuntza instituzioetako zuzendaritza taldeetako kide da. Berdintasun agentea. Aecuo  Consultoría de Igualdad de Oportunidades-eko zuzendari. Formazio kudeatzailea. Nafar Ateneoko Ángel Urrutia poesia taldeko koordinatzailea eta Constantes Vitales aldizkariko erredakzio batzordeko kide (2013-2016) izana da. “Entreversos. Taller de recreación poética”-ko irakasle (UMAFY). Kultur sustatzailea, idazlea, errezitatzaile eta antzerkizalea da. Ángel Sagüés eta Asun Abaden zuzendaritzapeko antzerki lanetan hartzen du parte. Tuterako Udalak editaturiko Interkulturalitate eta Aniztasunaren Gida Didaktikoa bezalako genero perspektibako argitalpenak erredaktatu eta diseinatzen ditu. Monologoak idazten ditu: Lilith en  desconcierto, Las Versiones de Lilith eta beste batzuk; errezitaldi poetikoen gidoiak: Billete de Ida y Vuelta”(Gazteriaren etxea), Bailongo en la Luna (Ziudadelako mistoen aretoa), Ni Truco Ni Trato. Libres. (Walden liburudenda), Poemas en Danza (Ziudadelako mistoen aretoa),  Poemas Consentidos (Once), Tributo al poeta Ángel Urrutia (Kondestable civivoxa eta Zangozako Palacio Vallesantoro Kultur Etxea), Desde las  Fronteras – Diálogos Poéticos”(Kondestable civivoxa), Otoño en la  Luna (La Luna teteria), Abracadabra las musas hablan (Jueves de Poesía  conlalunaporsombrero eta El Barrio de los Artistas). Diseña y  realiza el montaje de la muestra Poesía Expuesta-ren laginaren montajea diseinatu eta egiten du (Elkarteen zentroa eta Gazteriaren Etxea). De San Sebastian a Pamplona erakusketan kolaboratzen du Daniel Otegui argazkilari eta poetarekin (Iruñeko Planetarioa). William Ospina hitzaldiak ematen ditu. Un poeta indispensable eta Arnaldo Calveyra, el poeta de la alegría Nafar Ateneoan. Gatos y  Mangurrias, Río Arga, Constantes Vitales, Luces y Sombras bezalako literatura aldizkarietan argitaratzen du. Antología Poética-n, 100 Poetas en Mayo-n eta Antología Poética Versos en el Aire-n argitaratzen du aldi berean. Memorias  Inevitables poema liburua bukatu berri du.

Informazio gehiago

Ana María Martínez Mongay

Ana Martínez Mongay Zaragozan jaio zen 1964an eta, 1989tik hona, Iruñean bizi da. Filologia Hispaniarrean lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean. Gaztelania eta Literaturako irakasle aritzeaz gain, Irakasleak Prestatzeko aholkularia izan da, bai eta Irakasleen Prestakuntza Ataleko burua ere. Gaur egun, hezkuntzako ikuskaria da.

Kontakizun laburrak eta poemak argitaratu ditu “Luces y Sombras”, “Constantes vitales” eta “Almiar” aldizkarietan, eta “Al aire nuevo” (Desierto) eta “Parnaso 2.0.” (Aragoiko Gobernua) antologietan ere bai. 2015ean, “De la levedad” olerki-liburua argitaratu zuen (Los Libros del Gato Negro). Nafar Ateneoko “Ángel Urrutia” poesia taldeko kidea da, eta hainbat errezitaldiren antolaketan parte hartu eta lagundu du. Hizkuntzaren didaktikan, artikuluak argitaratu ditu bai aldizkari espezializatuetan, bai Nafarroako Gobernuaren edizioetan.

Anak ondutako olerki batzuk Ana Sanz Llorensen argazkien ondoan erakutsi dira, “Flecha” arte azokaren erakusketetan nahiz katalogoetan, 2014an eta 2016an.

Informazio gehiago

Maika M. Molina

Maika M. Molina, Iruñean jaio zen 1969an eta txikitatik sehaskatu zen poesiaren besoetan, bere adin helduan alde batera utzi zuen arte. Papera eta arkatza urte luzez alde batera utzi ondotik, bere pentsamendu, sentimendu eta emozioak plazaratuko zituen istorio bat kontatzeko grina sortu zitzaion. Hau dena trilogia batean bilduz: "A través de los espejos", zeina 2016an izan zen argitaratua lehen aldiz. "Clara perdona" eman zuen argitara urtebete beranduago eta "Entre almas" 2018an.

Informazio gehiago

Julia Montejo

Julia Montejo (Iruñea,1972) balleta, pianoa eta kantua ikasi zituen Goi mailako Pablo Sarasate Kontserbatorioan eta Kazetaritza Nafarroako Unibertsitatean. Honen ondotik, bi master egin zituen Gidoi, Produkzio eta Zuzendaritza zinematrografikoan, California-Los Ángeleseko unibertsitatean (UCLA), Nafarroako Gobernuaren Ikasketa Artistikoen Zabaltze beka bati esker. Zortzi urtez bizi izan zen Estatu Batuetan, gidoigile eta zuzendari gisa zinema zein telebistan. Los Ángelesen No Turning Back-Sin Retorno pelikula idatzi eta zuzendu zuen, nazioarteko 20 sari baino gehiago lortu zituena, haien artean pelikula latino independente onenaren ALMA saria (Oscar-en bertsio latinoa). Bere lan zinematografikoen artean Twentieth Century Fox estudio iparramerikarrekin zuen kontratua nabarmentzen da, zeintzuek bere Heart for Auction film luzeko gidoia bereganatu zuten. 2004an Espainiara itzuli zen eta Orduz geroztik Madrilen bizi izan da, Nafarroako Unibertsitateko eta Villanueva Zentro Unibertsitarioko (Unibertsitate konplutenseari esleitua) irakasle lana bere telebistako telesailen gidoilari lanarekin tartekatuz. Siete Vidas, Motivos Personales, Cuestión de Sexo edo Gavilanes dira horietako batzuk. 2014an Lucky Fred bezalako animazio telesailetan ingeleseko koordinazio lanetan aritu da eta Bat Pat koprodukzio internazionaleko gidoilari izan da, 2015ean estreinatuko dena. Bere prentsa erreportaia eta artikuluak Ronda Iberia-n, Excelente-n, Diario de Navarra-n, Diario de Noticias-en edota EL PAÍS-en agertu dira. Bere lehendabiziko eleberra Eva Desnuda Ciudad de Torrevieja 2005 Janés sariko finalista, EDAF argitaletxeak atera zuen 2006an. Violetas para Olivia 2011n editatu zen Planeta taldeko Martínez Rocarekin eta 2012an Booket-ekin. Eleberri hau Mondadorik itzulia izan zen Italian 2012an eta han aurki daiteke bigarren edizioa. 2015ean Random houseko Lumen zigiluarekin argitaratzen du. Lo que tengo que contarte, 2017an argitaratuko dena Les Escales argitaletxearekin Frantzia eta Canadan Une vie à t’écrire izenburupean. Turkiarrera itzuliko da ere bai, eta Argentinan argitaratuko. 2016an argitara ematen du bere laugarren eleberria: Los abrazos oscuros (Lumen).

Informazio gehiago

Juan Carlos Ochoa Abaurre

 Juan Carlos Ochoa Abaurre (Erri-Berri, Nafarroa) ─ Antropologia filosofikoaren eta Kulturaren filosofiaren esparruetan doktore Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik─ Peruar Amazoniako herri indigenekin gauzatu ditu ikerketa antropologikoak, Chamanismoaren fenomeno eta mitoak aztertuz. Iquitoseko Amazonia Peruarraren Unibertsitate Nazionalean irakasle gonbidatu gisa aritu izan da eta baita Salamancako unibertsitateko Antropologia Iberoamerikarreko Doktoretza programako irakasle kolaboratzaile gisa ere. Gaur egun Iruñeko UNED-eko Irakasle eta Filosofia departamentuko tutore da, baita Pentsaera Klasikoko irakasle NUP-eko Tuterako Esperientzia gelako irakasle ere. Bere Curriculumean nabarmentzen dira, gainera, Antropologia eta Filosofiaren inguruan aldizkari zientifikoetan egin dituen argitalpenak eta Mito y Chamanismo en el Amazonas izeneko liburuaren argitalpena (Eunate 2013). Maestros del saber, aprendices del vivir saiakera argitaratu du berriki (Eunate 2016) eta orain Greziar Filosofiako beste liburu bat idazten ari da. Bere Aholkularitza Filosofikoko kontsulta pribatuan jarduten da aldi berean filosofo aholkulari gisa. Informazio gehiago hemen:www.asesoramientofilosofico.es

Informazio gehiago

Carlos Ollo

Iruñea 1972. Pedagogian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatearen eskutik eta Neuroerrehabilitazioan Budapesteko Petö Institutuaren eskutik (Hungaria). Budapesten bizitako urteen fruitu da El cuaderno húngaro (Meettok,  2014) argitalpena, non altzairuzko teloiaren atzeko bizitza kontatzen duen eta nola erregimen komunista autoritarioak milioika bizitza zapuztu, deformatu eta bere egin zituen behar ez bezala. 2015ean ikusi zuen argia ¿Quién con fuego? lanak (Erein). Nafarroan giroturiko polizia-nobela bat, zeina landa thriller-aren adarrean kokatzen den eta protagonistatzat Faustino Villatuerta inspektorea, bere alaba Nerea Villatuerta (hau polizia ere bai) eta Javier Erro inspektoreordea dituen. Hirurek argitu behar dute Ultzurrungo bere etxean agertzen den gorpuaren heriotzaren zergatia. Honek gerraostera, makiengana eta Ameriketara emigraturiko artzainen mundura eramanen dituen korapiloa argitzera eramanen ditu. 2018an A la luz del vino argitaratzen du.

Carlos Ollo Razquin garun-paralisia duten haurrekin aritu da lanean irakurle eta itzultzaile gisa eta gaur egun Bigarren Hezkuntzako irakasle da Iruñeko eskola batean.

Informazio gehiago

Alejandro Pedregrosa

 Hispainiar Filologian eta Literaturaren Teorian lizentziatua. Bere lehenenego eleberriarekin, Paisaje quebrado (Germanía, 2004), José Saramago Eleberri Labur Saria lortu zuen. Lau urte beranduago El dueño de su historia (Point de lunettes, 2008) kaleratu zuen, zeinari nobela beltzeko hiru tituluko sail batek jarraitzen dion: (B Edizioak, 2010,  poltsiko liburu gira berreditatuta 2012an); Un mal paso (B Edizioak, 2011) eta A  pleno Sol (Temas de Hoy, 2013). 2015ean heltzen da liburutegietara Hotel Mediterráneo (Planeta), Serraten kantutegia fondotzat duen eleberria, adiskidetasunaz eta bigarren aukeretaz diharduena. Horrez gain, bost poema liburu idatzi ditu: Postales de Grisaburgo y  alrededores (Granadako Unibertsitatea, 2000); Retales de un tiempo  amarillo (Trujilloko Udala, 2002); En la inútil frontera (Point  de lunettes, 2005); Los labios celestes (Pre-textos, 2007) zeinarekin Arcipreste de Hita saria lortu zuen eta El tiempo de los bárbaros  (Tragacanto, 2013). Era berean, bi kontakizun liburu ditu: La  sombra de Caín (Cuadernos del Vigía, 2013) eta O (Cuadernos del Vigía,  2017). Ideal, Hoy, Sur, El correo edo El diario vasco bezalako egunkarietan agertu ohi dira bere prentsa kolaborazioak.  

Informazio gehiago

Alberto Pérez Calvo

Alberto Pérez Calvo (Tutera, Nafarroa, 1944), Zuzenbide Konstituzionalean katedraduna. Honoris Causa doktorea, Frantziako Nancy unibertsitatea, 2003. 2013an Fonds Ibérique de Droit Public Alberto Pérez Calvo sortu zuen. Nafoarroako Unibertsitate Publikoan egin zuen lan 1991tik bere erretirora arte. Lehenago, irakasle izana zen Valladoliden, Salamancan eta Alcalá de Henaresen. Yorkeko, Torontoko eta Tulaneko (New Orleans) unibertsitateetan aritu da irakasle bisitari. Argitaratu ditu: El Estado constitucional español, 2. ed., Madril, 2014; Manual de Derecho Público de Navarra, primera parte, 3. ed., Pamplona, 2007; Integración de Navarra en el País Vasco: consecuencias jurídicas y fiscales, primera parte, Gorraiz (Nafarroa), 2007; Nación, nacionalidades y pueblos en el Derecho español, Madril, 2005; Estado Autonómico y Comunidad Europea, Madril, 1993; Los Partidos Políticos en el País Vasco. San Sebastián, 1977; Organisation Européenne de la Confédération Mondiale du Travail, Nancy, 1976. Horrez gain, ehun bat artikulu argitaratu du Zuzenbide Konstituzionalaren inguruan aldizkari zientifikoetan eta liburu kolektiboetan. Civitas Europa aldizkariko kofundatzaile, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta italianoz onartzen dituena artikuluak. Administrazio Publikoen Ministeritzako Araubide Juridikoko Zuzendari Nagusi, Madril (1982-1991); Europako Kontseiluko hizkuntza minorizatu eta erregionalen Karta Europarreko Adituen Batzordeko kidea, Estrasburgo (2003-2005). 2013an erretiratua, literaturaren mundura hurbildu zen eta bere lehen eleberria argitaratu du 2017an: “UN AÑO Y TRES MESES EN MEDINALCÁNTARA”, istorio bat non Madrilen Ekonomia ikasten ari den ikasle bat bere sorterria den hiri txikira itzuli behar den 1967 eta 1968 urteetan. Vietnamgo gerra, Frantzian 1968ko maiatza eta Pragako Udaberria pizten dituzten transformazio kultural zein ideologikoen garaiko oihartzunak entzuten dira bertan eta baita espainiar hiri handietako Erregimenaren kontrako manifestazioak ere. Egileak, gaztearen eguneroko betebeharren, sentimenduen eta bizitzako gorabeherak baliatuz disezkionatzen ditu garai hartako klima lehor eta itzaltsuak hiri espainiar txiki batean.

 

Informazio gehiago

Laura Pérez de Larraya

Mundu akademikoagatik egon da beti Laura P. Larrayaren bizia baldintzatua. Aita abokatua zuen ama irakasle zen artean. Haiek izan ziren irakurzaletasuna piztu ziotenak, gerora urteetan zehar pasio bihurtu zaion jarduna. Iruñean jaio eta kokatua eta Nafarroako Unibertsitatean zein NUPen ikasketak bukaturik, Lehen Hezkuntzako irakasle gisa ari da gaur egun. Aisialdia familiaren, lagunen eta bere bizia osatzen duten istorioen artean banatzen du.

Laura P. Larrayak 2012an debutatu zuen "Las correas de Julia" lanarekin, suspense obra bat, zeinari 2014an "Cuando los ángeles caen" eleberriak jarraitu zion. "Sangre de cristal", de La Hija del Viento trilogiaren lehenengo partea, liburudendetara heltzear da, Tandaia Argitaletxearen eskutik.

 

Informazio gehiago

Begoña Pro

1971ko uztailaren 16an Iruñean jaioa. Informazioaren Zientzietan lizentziatua da. Erdi Aroak eta fantasiaren generoak liluratua. Eleberri historikoa eta narrazio laburrak idazten ditu. 1177 eta 1220. urteen arteko Nafarroan giroturiko tetralogía bat argitaratu du, La chanson de los Infanzones izenburupean. Titulu hauek osatzen dute: El anillo del leal, La dama del velo y el laurel, Las cadenas del reino eta Las cartas codificadas. Kontakizun laburren liburu bat ere argitaratu du: La trovera del Runa. Bere Roncal el Salteador kontakizuna Antología. Narrativa vasca actual II. liburuaren parte da. Eta Jaque a Navarra izenekoa, 24 relatos navarros liburuaren barnean aurki dezakegu. Casteldefells-eko Cuentos del Castillo, Castrum Fidelis Nazioarteko I. Lehiaketa irabazi du Pirata vos, pirata ella lanarekin, eta Beldurrezko eta Fantasiazko II. Walskium mikroipuin lehiaketa Las faudes de hielo obras. Bloga: preferenciacubierta.blogspot.com

 

Informazio gehiago

Leonardo Resano

Iruñean jaio eta Andosillan (Estellerria) hacia, Gizarte Lanean eta Coaching-ean diplomatua eta Motibazio Pertsonalean aditua, hirugarren adinaren sektorean hasi zen lanean, aktibazio mental eta memoria ikastaroen bidez.

Aurrerago, adin guztiei ireki zizkien ikastaroak, motibazio eta autoestimu gaietan espezializatuz eta Nafarroako zonalde desberdinetan hitzaldi eta klaseak eskainiz.

“Navegando por la mente” (Eunate 2013) eta “En este momento…” (Eunate 2017) lanen egile, gaur egun orientatzaile pertsonal, hizlari eta adimenarekin eta sormenarekin zerikusia duten gaien inguruko irakasle gisa ari da lanean. Baita lekuko telebista eta kultur elkarte desberdinetako ohiko kolaboratzaile gisa ere.

Idazteko zaletasuna txikitatik datorkio, eskolan ipuinak asmatzen zituelarik. Aurrerago narrazio laburraren zale bilakatuko zen, eta baita posiaren eta saiakeraren zale ere, hainbat literatura lehiaketatan finalista izan delarik.

reynodepi.blogspot.com.es/

Informazio gehiago

Javier Rey

Javier Rey Bacaicoa

Informazio gehiago

Susana Rodriguez

1967an Iruñean jaioa. Kazetaria bokazio eta ogibidez, EHUren eskutik Informazioaren Zientzietan lizentziatua. Txikia zelarik bazekien trebea zela istorioak kontatzen. Benetakoak batzuk, zeintzuk lan egiten duen egunkarian plasmatzen dituen egunero. Asmatuak beste batzuk, bere ipuin eta eleberrien orrialdeak betetzen dituztenak. Txikitatik irakurzalea delarik, egile latinoamerikarrekiko sentitzen du zaletasunik handiena, Gabriel García Márquez nabarmenduz, zeinaren liburuak “akabatzen” zituen hamabi urte besterik ez zuela. Nobela beltza izan zen, aldiz, bere begietan bizitza izugarrizko trama bilakarazi zuena, non gurutzatzen duen edozein pertsona pertsonaia interesgarri bihur daitekeen eta egoera bakoitza intrigaz beteriko eszena. Soriako Heraldo-n, El Mundo-n eta Diario de Noticias de Navarra-n aritu da kazetari, non ia hamarkada batez koordinatu eta landu duen astean behineko maiztasunez argitaratzen zen gehigarri bat, egungo hezkuntzari eskaintzen ziona. Horrez gain, kulturaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren inguruan aritzen diren web orrietako edukia landu du eta 1992ko Sevillako Expo Unibertsalean Soria probintzia ordezkatu zuen bideo promozionalaren egile izan zen. 2003. urtean erdietsi zuen Barañain Hiriko Sari Periodistikoa. 2015ean argitaratu zuen bere lehendabiziko eleberria, Sin retorno, zeinak jarraipena izan duen 2017an Deudas del frío lanarekin, biak DeBolsillo argitaletxearekin (Penguin Random House Mondadori). Gaur egun zuzentzaile eta editore gisa egiten du lan, istorio berriak idazten jarraitzen duen bitartean. Informazio gehiago hemen: susanarodriguezlezaun.com

Informazio gehiago

Inés Sáenz de Pipaón

Gizarte langile gisa zazpi urtez jardín ondotik soziologia ikasi zuen. Bere lan esperientziaren parterik handiena Nafarroako Administrazio Foraleko Osasunaren eta Politika Sozialaren departamentuetan eman du, planifikazio eta ebaluazio teknikaria izanik. Izaeraren edo bere esperientzia propioaren ondorioz, begirada integral baten aldeko jarrera izaten du, arreta gunea pertsonarengan jarririk printzipalki eta modu honetan humanismoan sakonduz. Zerbitzu mentalen, soziosanitarioen eta osasun zerbitzuen inguruko ikerketa desberdinetako programen eta planen egilekide izan da, Iruñeko Udaleko zerbitzu sozialetan zuzendari ibili da, irakasle asoziatu izan da NUP-en, ikerketa taldeekin kolaboratu du (Bartolomé de Carranza Fundazioa, Las Redes de los Cuidados Informales)… Argitalpen kolaboratibo batzuk: Factores sociales en la evolución del alcoholismo, Los recursos sociales en Navarra. Guía de servicios sociales, Plan de Atención Integral al Anciano, Plan de Asistencia Sanitaria a la Mujer, Los Servicios Sociales del Ayuntamiento de Pamplona. 1995-1999, La intervención penal y asistencial con los Menores de 18 años, El tratamiento de los Sistema Judicial Penitenciario eta Sociosanitario de las personas drogodependientes con problemas penales.

 

Informazio gehiago

Oscar Salvoch

Iruñean jaio zen 1969an. Gizarteratzeko Goi-MailakoTeknikaria da. Musikarekin eta idazketarekin maitemindurik, bere bi pasioak uztartzen ditu nafar musikarien bizitzari buruz idatziz. Argitalpen desberdinetan artikuluak idazten hasi zen. 1999an lehen liburua argitaratu zuen: Julián Gayarre tenor erronkariarraren biografia txiki bat. 2015ean haren inguruko biografia berri bat editatu zuen, askoz zabalagoa kasu honetan “Julián Gayarre. La voz del paraíso” izenburupean. Liburu hoentan oinarriturik eta izenburua mantenduz, Oscar Salvochek tenore mitikoaren bizitzaren inguruko antzerki eta musika obra batendako gidoia idatzi du, enkarguz. Kolaboratu izan du eta kolaboratu ohi du aldizkari desberdinekin, zeinendako bere gai gogokoenaren inguruko artikulu desberdinak idazten dituen.

Fikziozko eleberri baten egile ere bada, musikaren munduarekin inolako zeikusirik ez duena.

Bere beste pasioa, musika, egunero lantzen du koro desberdinetan abestuz, zeintzuen artean Iruñeko Orfeoia aurkitzen den.

Informazio gehiago

Adonis Sánchez

Adonis Sánchez Bonilla. 1979an Tuteran, Nafarroan jaio. Historian eta Telekomunikazioetan formatua. Historiazalea, Erdi Aroko zalea batez ere. 2016an ekin zion publikoki bere lehen literatur produkzioari. Narrazio Historikoen Hislibris Lehiaketan bigarren postua lortu zuen (2017) eta urte horretan bertan izan zen argitaratua Evohé-ren eskutik egindako kontakizun historikoen bilduman. Iparraldeko Erdi Aroko literaturaren estilo propioaren berrelaboraioan dago zentratua bere produkzioa.

 

Informazio gehiago

Idoia Saralegui

Idoia Saralegui San Sebastián (Iruñea, 1971). Gizarte Hezkuntzan eta Gizarte lanean diplomatua eta Gizarte Psikologian lizentziatua, doktoretza kurtsoak ditu soziologian. Iruñeko Udaleko zinegotzi da 2007tik, Iruñeko garapen komunitario eta gizarte-ekintzen eremuko bazterketa teknikaria da. LA proposición de Carola eta Fantasias absurdas (Escritores de Romántica Elkarteko I. Sariaren irabazle) argitaratu ditu. 24 Relatos Navarros eta Piel de Mariposa antologietan hartu du parte eta datozen hilabeteotan argitaratuko du bere hirugarren eleberria: El efecto Libélula. Mujer de Hoy aldizkariko"Se busca escritora" lehiaketako irabazle eta Pandora Magazine aldizkari kulturaleko finalista.

Informazio gehiago

 Nuria Viedma Hervás

Iruñean jaio zen 1974ko abenduan, Mutiloan. Txikitatin izan zuen musikarekiko eta idazketarekiko zaletasun handia. Bere motibaziorik handiena sortzea zen, istorioak asmatzea, hauek paperean edota kantuetan plasmatuz soilik. 1988an bere rock taldearekin hasi zenetik da abeslari. Geldiezina, irekia eta gauza berriak ikasteko beti prest. Ile-apainketa eta estetika ikasi zituen eta urte luzez aritu zen horretan lanean. Helduaroan Administrazio Kudeaketa Teknikari titulua atera zuen eta horretan dabil gaur egun. “Los sueños de Julia” da bere lehen eleberria, zeinarekin hasten den bere idazle handi bat izatearen ametsa betetzen.

Informazio gehiago

Mikel Zuza

Idazle, liburuzain eta historialaria (ez beti, hala ere, ordena horretan). Esklusiboki historiaren alorrean aritzeari utzi zion konprobatu zuenean onek ez zutela ia inoiz irabazten eta askoz gehiago interesatzen zitzaiola galtzaileen bertsioa, “benetan” pasatu zena finkatzen duten horiena baino. Hortaz, tintontzia eta armak harturik pasa zen literaturaren mundura eta onduz geroztik narrazio liburuak argitaratu ditu (Crónicas irreales del Reyno de Navarra, Libro de Horas, Libro de los Teobaldos, Nafarroako Erresumako kronika ezZinezkoak). Causa perdida eleberria, zeinak erakusten duten Nafarroaren iragana bere ikuspuntu pertsonal –eta nahiko ironikotik-. Baina, batez ere, denboraren hesiak berdin zaizkiola, uste baitu orain aldiak kontatu digutena baino gehiago zor diola iraganari. Ez du uste, ordea, iragan denborak hobeak izan zirenik eta sakonki gorroto du ezagutzen den alde txarrarekin konformatzea. 2016an ipuin liburu berri bat argitaratu zuen (Scherzoak), zeina irakurtzeko musika edota entzuteko irakurketa gisa definitu litekeen. Horrela ba, izenburutzat Izaga en el corazón daraman testu bilduma bat eman zion inprentari, ongi aski baitaki hori dela eta ez Tomas Mann-ena, bere benetako mendi magikoa.

 

Informazio gehiago